Albisteak

San Pedroko jaietan jo gura duten Mungiako musika taldeek izena eman dezakete jada

 

Aurten ere, Mungiako musika taldeek kontzertu-hasieran jotzeko aukera izango dute txosnagunean ekainaren 27an eta uztailaren 4an.

Talde partehartzaileak Mungian erroldatuta egon beharko dute eta 30-40 minutuko errepertorioa bermatu. Eskabideak maiatzaren 20a baino lehen bidaliko beharko dira jaiak@mungia.eus helbidera.

Jasotako eta onartutako eskabide guztien artean zozketa bat egingo da Jai Batzordearen aurrean. Zozketaren emaitzaren berri maiatzaren 23an emango da; eta talde iraabazle bakoitzak 500 euroko ordainsaria jasoko du.