Herri Diagnosiari dagokionez, alde batetik, ibilbide batzuk egin dira herrian zehar plastikoak eta zaborra batzeko eta, batez ere, sailkatzeko helburuz. Horretarako, metodologia sinple eta zehatz bati jarraituz, zenbait puntutan metro karratu batean pilatutako zaborrak gaikaz bildu, sailkatu eta pisatu egin genituen.
Beste alde batetik, herritarrei galdetegi batzuk egin zaizkie hondakinen problematikari buruz eta herriko inguruetan hondakinen utzikeriari buruz.
Ondoren lanaren emaitzak aztertu dira bi atal desberdinetan banatuta: alde batetik, ibilbideetan jasotako eta sailkatutako hondakinak eta, bestetik, jendeari egindako galdetegiak.
- Alde batetik, Bentades ikastetxeko eta Larramendi ikastolako L.H eta D.B.H-ko eko-ordezkariak, bi egun desberdinetan, Torrebillela parkean eta bere inguruetatik bildutako hondakinei gaineko emaitz hauek izan dira:
143 objektu jaso, sailkatu eta, guztira, 2,9 kg pisatu ziren.
Ibilbidean, jasotako hondakinen frakzioei dagokienez, oria, hau da, ontzi txiki eta arinak eta errefusa kopuru ia berdinean topatu ziren.
Jasotako objetuen artean ugarienak hauek izan dira: poltsak, tapoiak, litxarrerien poltsak, lastotxoak, janarien ontziak, brik-ak, edarien metalezko latak, plastiko-pieza txikiak eta zigarro-mutxikinak.
- Bestetik, IES Mungia BHI eta Laukarizko Eskolako ikasleek, eko-ordezkariekin, Uriguen parkeruntz diseinatutako beste ibilbide bat jarraitu zuten:
Ibilbideko 10 puntu karratuetan 251 objektu jaso, sailkatu eta, guztira, 1,650 kg pisatu ziren.
Ibilbidean jasotako hondakinen frakzioei dagokienez, grisarena, hau da, errefusarena, frakzio oria baino apur bat gehiago topatu zuten. Bestalde, aipagarria da ere ibilbidean aurkitutako janarien soberakinak edo hondakin organikoak.
Jasotako objetuen artean ugarienak hauek izan dira: litxarrerien poltsak, microplastikoak, plastiko-pieza txikiak eta haundiak, zigarro-mutxikinak eta tapoiak.
Ibilbideetan egindako behaketetan beste ondorio hauek atera daitezke:
- Torrebillela parkearen inguruan Uriguen parkean baino askoz "Basuraleza" edo " Natur zabor" gehiago topatu dugu.
- Torrebillelako ibilbidean Uriguenekoan baino objetu kopuru gehiago jaso ziren ere bai.
Mungiako ikasleek hainbat galdera egin izan dizkiete 20 herritarrei (ikastetxe bakoitzeko ikasleei gutxienez bost galdetegi egiteko eskatu zitzaien) hondakinen utzikeriari eta arazoari buruz. Ondorioan ondoren aurkeztuko dira.
Galdetegiak euskeraz eta gaztelaniaz zeuden.
-Ba al dakizu zelakoa den den plastikoekin daukagun arazoa?
Galdetutako herritarren %90a baino gehiagok plastikoen inguruan daukagun arazoaz jabetuta dago eta uste dute asko kutsatzen dugula, gero eta gehiago, diote, eta plastikozko hondakin asko sortzen direla.
-Ba al dakizu zer den "Basuraleza"? Inoiz entzun al duzu?
"Basuraleza" edo "Natur-zaborra" naturan aurkitzen diren hondakinen multzoa izango litzateke. Elkarrizketatutako herritarren gehiengoak ez daki "Basuraleza" zer den, ezta inoiz entzun ere.
-Zeintzuk izango ote dira egoera honetara iristeko arrazoiak?
Herritarren iritziz, plastikoekin dugun arazoaren arrazoi nagusiak bere gehiegizko kontsumoa eta plastikoen utxikeria izango lirateke, besteak beste.