Agenda

Mungiako Nazioarteko Abesbatzen 22. Topagunea
Kontzertuak azaroaren 4an, 11an eta 18an izango dira eta bertan parte hartuko dute Akademski Pevski Zbor Maribor, Suhar Korua eta Blue Velvet Gospel Singers, hurrenez hurren. Azaroaren 24an, Santa Zezilia eguna dela eta (azaroaren 22an), herriko musika taldeek urtero eskaintzen duten kontzertua izango da: Alaiak Mungialdeko Soinulari Elkartea, Gure Ametsa Txistulari Taldea, JM Arregi Abesbatza eta Tantak Korala.