AUKERATU ABIAPUNTU BAT ETA SORTU ABENTURAZ BETERIKO ISTORIOA

1.- Kalean aurkitu duzun zerbaitek aukera eman dizu denboran jauzia egiteko. Zer-nolakoa izango da topatuko duzun egoera, gizartea, ingurua…?

2.- Etxeko familiako batek aspalditik ahaztuta/ezkutatuta egon diren kontuak esan dizkizu. Kontatu dizkizunak gauza asko utzi ditu zalantzan.

3.- Bidaia bat egiten ari zarela, bat-batean denbora eten egin da eta herri ezezagun batean agertu zara.

4.- Betiko eraikinean sartzen ari zarela, inoiz ikusi ez duzun sarbide misteriotsua aurkitu duzu. Ikusgura handia daukazu jakiteko zer dagoen atzean.