'D bitamina' kanpaina

2 eta 3 urte bitarteko umeen aurre-matrikula kanpaina da. Euskarazko irakaskuntza-ereduen abantailei buruzko sentsibilizazio-lana egitea du helburu.

'Eskolen Lantaldea'

Mungiako ikastetxe guztiek eta Euskara Sailak osatzen duten lantalde honek funtsezko bi helburu ditu: alde batetik, ikastetxeen eta herriaren arteko zubi izatea, eta bestetik, ikastetxeak koordinatzea euskararekin zerikusia duten kontu guztietan. Eskolen lantaldeak hainbat eta hainbat jarduera egiten ditu ikasturtean zehar. Hona hemen horietako batzuk: Ipuin eta erreportaje lehiaketa, "Nigaz euskeraz" sentsibilizazio-kanpaina, kalean erabiltzen den euskararen maila neurtzea, "Mihiluze" lehiaketa, hitzaldiak...