Imagen Árbol de Júpiter (Lagerstroemia indica L.)
30
Panel-zenbakia

Indimitrea (Lagerstroemia indica L.)

Latinetik edo grekotik eratorritako izen zientifikoen atzetik ageri den letrak, espeziea zientziarako aurkitu eta lehen aldiz izena eman zion pertsonaren izena adierazten du. Kasu honetan, orain arte ikusi ditugun kasu askotan bezala, Linneori dagokion L hizkia ageri da.

XVIII. mendeko zientzialari suediar honi bururatu zitzaion lehen aldiz izaki bizidunak sistema binomial baten bidez sailkatzea, hau da, generoa izendatzeko lehen izen bat eta espeziea adierazteko bigarren bat erabiliz. Horrela, izen arruntak erabiltzean sortu daitezkeen arazoak saihesten dira, organismo bera aipatzen duten izenak ezberdinak baitira munduko leku guztietan.

Linneok zuhaitz honen generoa bere lagun eta herrikide Magnus von Lagerström jaunari eskaini zion. Ekialdeko Indietako Suediar Konpainiaren zuzendaria zen, eta ordura arte ezezagunak ziren India eta Txinako landareak eraman zituen Suediara.

Izen arruntak Jupiter planeta Lurretik ikusten dela adierazten du, hain zuzen ere zuhaitz honen loratze garaian, uztaila eta iraila bitartean. Hostoa galtzen duenean, erraz bereiziko dugu bere enborrari begiratuz gero: biluzia dirudien zurtoin bikoitz edo hirukoitz ez oso altua da, eta ezkatetan askatzen den azal leun-leuna baitu.