Imagen 3Ciprés de los pantanos/Ciprés calvo
3
Panel-zenbakia

Zingira nekosta (Taxodium distichum L.)

Zuhaitz multzo hau parkeko deigarrienetako bat da. Udagoienean edo neguan ikusten baduzu, “nekosta burusoila” izena ere zergatik ematen zaion igarriko duzu. Izen zientifikoak bere hostoek duten formaren berri ematen digute; haginaren (Taxus) hostoen antzekoak dira, baina harenak baino leunagoak eta lumatsuagoak dira, eta hosto erorkorrak dira.

Baduzu gogoan filmeren batean Estatu Batuetako hego-ekialdeko ur zingiratsuetan barrena uraren azpitik agertzen diren zuhaitz itzelen eta sustraien artetik dabilen txalupa bat ikusi izana? Zuhaitzok dira hain zuzen ere orain aipatzen ari garenak, baina hemen putzurik gabeko lurrean bizitzera egokitu dira, eta, beraz, ez dituzte garatu Louisiana, Mississippi edo Floridako urtegietan ikusten diren “konkorrak”.

Lur urpetuaren edo uraren mailaren gainetik ateratzen diren aireko sustraiak dira, ur azpitik dauden  sustraietara beharrezko oxigenoa eraman ahal izateko garatutakoak, eta pneumatoforo esaten zaie. Eman buelta bat, begiratu lurrera eta agian hasiberriren bat aurkituko duzu. Lur lehorragoetan paduretako haritza izaten du lagun (Quercus palustris); azken mota hori ere parke honetan aurkituko duzu.