Kultura eta aisialdia

Euskal Kanta ikastaroa

Ikastaro honek euskal kantu tradizionalak abesteko eta ikasteko aukera ematen du, eta baita kantu horien xehetasunak eta testuinguru historiko zein soziala ezagutzeko ere. Saioen ostean, sortutako giroa pixka bat luzatzeko aitzakiaz kanta-poteo txikia egiten da.

'Mihiluze' lehiaketa

Orain ETB1eko "Mihiluze" lehiaketan parte hartu dezakezu Mungiatik mugitu ere gin gabe. Ikastetxeentzako saioaz gain, helduentzako saio libre bat ere badago. Lehiaketak formatu informala du eta sari interesgarriak lortzeko aukera ematen du. Antolatzaileak eta laguntzaileak: Txokolo Kultur Alkartea, Mungiako ikastetxeak, Mungiako Udala, Taket Bertsolaritza Alkartea eta MAE antzerki taldea.

Literatur txapelketak

Euskara Sailak bi literatur txapelketa antolatzen ditu:

  • Ipuin eta erreportaje lehiaketa:

Mungiako bigarren hezkuntzako zentro guztiek hartzen dute parte.
 

  • Lauaxeta Olerki lehiaketa

Poesia-lehiaketa irekia da, bai formari bai edukiari dagokionean. Urtero Lauaxetaren olerki bat aukeratzen da aurkeztu beharreko lanentzako gai modura. Lehiaketa poetentzako eta poesia zaleentzako topagune bihurtu da.

Euskararen nazioarteko eguna

Abenduaren 3an mundu guztiko euskaldunok Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Horrenbestez, Udalak eta herriko elkarteek euskararen inguruko hainbat ekitaldi antolatzen dituzte egun hori hurbiltzen hasten den heinean: antzerki lanak, umeentzako jarduerak, Mihiluze lehiaketa... Horiez gain, abenduaren 3an bertan ekitaldi ofiziala egiten da eta Udalak, Euskararen Aholku Batzarrak egindako proposamena kontuan hartuta, urteko "Euskara Saria" ematen du. Sariak, proiektu berriak eta musika biltzen dituen ekitaldi hori une polita izaten da, euskaltzaleak elkartzeko aitzakia ezin hobea.

Aholkularitza eta itzulpen zerbitzua
Telefonoa: 946 749 089 E-Posta: euskera@mungia.org