'Nigaz euskeraz' sentsibilizazio-kanpaina

Gure gaztetxoek inguruan ikusten dituzten hizkuntza-ohiturek eragin zuzena dute euren jokabideetan. Horrexegatik, bada, honako kanpaina hau helduei dago zuzenduta, bereziki gurasoei, astiuneko begiraleei (kultura zein kirol arlokoak) eta eskola-eremuko bestelako langileei (autobuseko zein jantokiko zaintzaileak).
Jarduerak:

  • Ikasturte hasieran, gurasoei zuzendutako informazio-hitzalditxoak ikastetxeetan + Gurasoentzako on-line material interesgarria.
  • Ikasturte hasieran, begiraleei (entrenatzaileei, jantokiko zaintzaileei...) zuzendutako informazio-hitzalditxoak ikastetxeetan euretan + Hezitzaileentzako gida.
  • Umeek eurek egindako materiala (haizagailuak eta hirustak), gurasoak eurekin euskaraz hitz egitera anima daitezen edo euskarari etxean bere tokia emateko moduak bila ditzaten.
'Gure masustatxua' liburuxka eta CDa

"Gure masustatxua" lanak umeentzako euskarazko kanta eta jolas tradizionalak biltzen ditu, eta toki berezia ematen dio gure hizkuntzari. Kanta eta joko horiek material erabilgarria dira etxeko txikienek jolastu eta ongi pasa dezaten, baina ez hori bakarrik, euren hezkuntzaren eta bizimoduaren oinarria diren hizkuntza eta kulturarako atea ere bada eta. Liburuxka honek umeentzako joko eta lexikoaren oinarrizko bilduma eskaintzen du.

Gurasoentzako on-line material interesgarria

Gurasoentzako orientabideak

 

Euskeraren transmisinoa

Eman giltza

Materiala non topatu, galderak egiteko aukera, aholkuak…

Guraso

Aholku pedagogikoak, albisteak, jokoak…

 

Irakaskuntza modu zabalean

Hik Hasi

Informazino didaktiko eta pedagogikoa

Ehige (gurasoen alkartea)

Informazino didaktiko eta pedagogikoa

Hik Hasi (Aldizkaria/ revista)

Heziketaren ganeko informazino orokorra

Egiteko Prest! (Aldizkaria/ revista)

Heziketaren ganeko informazino orokorra


Materiala

Era guztietako materiala (liburuak, CDak, DVDak)

Euskarazko Produktuen Katalogoa

Alkarbide (Udalak banatzen dau urtero azaroan)

Euskarazko Produktuen Katalogoa

Ikastolen Elkartea


Ikusentzunezkoak (pelikulak, marrazki bizidunak…)

Marrazki bizidunak

Marrazki bizidunak

Ikusezazu.com

Filmak, telesailak eta dokumentalak


Euskerarako lan eta laguntza tresnak

Hiztegia.net

(Artez) hiztegi guztiak, entziklopediak…

Harluxet

Entziklopedia

Wikipedia (euskeraz)

Entziklopedia


Euskera ikasteko

Mungiako euskaltegiak eta akademiak

Mungian euskera ikasteko edo hobetzeko daukazuzan aukeren barri.

Ikasten.net

Zeuk zeutara ikasteko


(*) Euskera hutsean dago.