Imagen 8 Aligustre
8
Panel-zenbakia

Arbustu arrunta (Ligustrum lucidum W.T.AITON)

Parke honetako gune desberdinetan sakabanatuta, urte osoan zehar berde irauten duten zuhaitz eta zuhaixka formako arbustuak  aurkituko dituzu. Arbustuak espezie anitzeko landare mota dira. Gure kasu honek hosto distiratsuak ditu, izen espezifikoak adierazten duen bezala, Txinako hegoaldean du jatorria eta apaingarri gisa sartu da munduko gainerako lekuetan, heskai erara erabiltzen diren beste espezie batzuk baino gehiago hazten delako altueran.

Olibondoaren polenarekiko sentikorra edo alergikoa bazara (edo neurri txikiagoan bada ere, berdin gertatzen bazaizu lizarrarekin), ez ezazu sudurra hurbildu maiatz edo ekaina aldera aterako zaizkion lore usaintsuetara, Oleazeoen familia berekoak baitira denak.

Inoiz entzun duzu Henna izena? Tindatzeko balio duen hautsa da, Lawsonia inermis, hau da, gaztelaniaz alheña izeneko landarearen hostoak lehortu eta xehatuz lortzen dena. Gaztelaniaz arbustu arrunta ere alheña izenez ezagutzen da, eta hosto birrinduetatik tindatzeko erabiltzen zen koloratzaile beltz-gorrixka lortzen zen. Kasualitatea? agian honek izen zientifikoak erabiltzearen garrantzia ulertzen lagunduko dizu; izan ere, horixe baita izen arruntek askotan sortzen dituzten arazoak konpontzeko modua.