Mediateka liburutegiko ikus-entzunezko materiala biltzen duen aretoa da. Bertan hainbat material aurki daiteke BLU-Ray, DVD zein CD euskarrian: Musika (Euskal Musika, Pop, Rock, New Age, Musika Klasikoa, Opera, pelikulen soinu-bandak…), Zinema (komedia, drama, abenturak, zientzia-fikzioa, western-a, beldurrezkoa, beltza, historikoa, musikalak…), Dokumentalak (zinema dokumentala, natura, zientzia, historia, bidaiak, National Geographic…), Hizkuntza-ikastaroak (euskara, ingelesa, frantsesa, italiera, alemana…), hiztegiak, entziklopediak, ikastaroak, jolasak…


Gainera, erabiltzaileek Interneteko konexiodun ordenagailuak erabiltzeko aukera dute. Horretarako baldintza bakarra liburutegiko bazkide izatea da. Ordenagailuak erabiltzeko txandak ordubetekoak dira, baina inor zain ez badago beste txanda bat eskatu eta egonaldia luzatu daiteke.


Mediatekan bertan bi toki daude ikus-entzunezko materiala erabili ahal izateko. Postu horietan telebista, DVD / BLU-Ray / CD irakurgailua eta haririk gabeko entzungailu bana dago.


WIFI sarea dago eraikin guztian. Hura erabiltzeko baldintza bakarra liburutegiko bazkide izatea da.