Normativa de uso del Ikasgunea
InformaZIOA Helbidea: Gasteiz Kalea, 2 bajo-48100 MUNGIA (BIZKAIA). Ordutegia: Astelehenetik domekara, txanda bitan: goizez, 8:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 22:00etara. Kanpoko pertsiana berez zarratzeko programatuta dago; beraz, ixteko ordua baino 10 minutu arinago urteten hasi behar da.

Ikasgunea Erabilteko Araudia

  • 64 plaza izango dira.

  • Erabiltzaileen laguntza eskatzen da, ardura eta erantzukizunez jokatzea eta urten aurretik espazioa eta erabilitako elementuak desinfektatzea. Sarreran gel hidroalkoholikoa eta likido desinfektatzaileak jarriko dira.

  • Lokalaren barruan dagozan bitartean, erabiltzaileek maskarilla behar dan moduan jarrita izan beharko dabe.

  • Beharrezkoa izango da eskuak gel hidroalkoholikoagaz garbitzea, bai lokalera sartzen eta bai bertatik urteten dan bakotxean.

  • Lokaleko leihoek irekita egon beharko dabe denpora guztian.

  • Ikasgunearen garbitasuna, higienea eta ordena mantentzeko, debekatuta dago bertan jatea eta edatea.

  • Kafe-makina kendu egin da, sarreraren inguruan jendea ez batzeko.

  • Edozein larrialdi gertatu ezkero, deitu 092 zenbakira.