Albisteak

Mungialdeko Mankomunitateko Jagoten programak bizkarreko tailerra eta autolaguntzako tailerra antolatuko ditu

Mungialdeko Mankomunitateko Jagoten programak 2024 hasiko du bi tailer antolatuz: bata bizkarra jagoteko eta bestea autolaguntzarako.

Mungialdeko Mankomunitateko Jagoten programak 2024 hasiko du bi tailer antolatuz: bata bizkarra jagoteko eta bestea autolaguntzarako. Tailerrak urtarrilaren 8an eta 10ean hasiko dira, hurrenez hurren, baina aldez aurretik izena eman behar da telefono mugikor honen bidez: 637 06 80 74.

Ildo horretan, lehenengo tailerra, bizkarrekoa, astelehenero egingo da, urtarrilaren 8tik otsailaren 26ra, 11:30etik 12:30era, Mungiako kiroldegian. Helburua etxeko mugikortasuna lantzeko jarduera egokituak eta errazak ezagutaraztea da. 60 urtetik gorako pertsonei, zaintzaileei eta mendetasun-egoeran dauden pertsonen senideei zuzenduta dago.

Horrela, urtarrilaren 10ean hasiko da autolaguntza-tailerra mendetasun-egoeran dauden senitartekoak zaintzen dituzten eta eguneroko jardueretan laguntza ematen dieten pertsonentzat. Kasu honetan, helburua ondoeza murriztea da (zaintzailearen gainkarga, antsietatea, depresioa, estresa...), eta identifikazio-talde bat izatea, bizitako esperientziak partekatzeko eta zaintzaileen artean laguntza emozionala trukatzeko espazio bat ahalbidetzeko. Tailer hau hamabostero egingo da asteazkenero urtarrilaren 10etik aurrera, 15:30-17:00 ordutegian, Katetxean, Beko kalean.

Jagoten programa

Mungialdeko Mankomunitateak, 2023an, Jagoten bidez, psikoestimulazio tailerra, parte hartzaileen arteko interakzioa sustatzeko ibilaldi terapeutikoak, esperientziak partekatzeko laguntza psikologikoko tailer bat eta zaintzaileei eta Mungialdeko Mankomunitateko udalerrietan bizi diren pertsona guztiei zuzendutako hainbat hitzaldi jarri ditu martxan. Guztira, 60 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte. Gainera, Jagotenek arreta psikologiko indibiduala eskaintzen du etengabe.