Zuzentasun Sistema

Gai publikoak kudeatzeko zintzotasuna beti izan da gure lurraldearen eta herriaren izaeraren parte. Globalizazioa eta lehiakortasuna hain presente dauden garai honetan, gure izaeraren ezaugarri diren seriotasuna, zintzotasuna eta lanarekiko ardura are gehiago sustatu behar dira.

Horrez gain, Europako Kontseiluak "Next Generation EU" izeneko aparteko tresna adostu zuen Europaren garapena sustatzeko eta Mungiako Udalak Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren betearazpenean parte hartzeko asmoa du. Plan horren neurriak betearazten parte hartzen duten erakundeek  EBren finantza interesak babesteko agindua dute, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 241/2021 (EB) Finantza Araudian ezarrita daudenak.

Alde batetik, Zuzentasun Sistema bat eratzeko helburua dago, hau da, arduradun eta langile publikoen artean beraien funtzio publikoen jardueran zuzentasun kultura bat garatu eta bultzatzea.

Beste alde batetik, Europako finantza interesak babesteko agindua betetzeko tresna egokia eta baliogarria da. Honen bidez, HFP/1030/2021 Aginduak, hau da, Berreskurtze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egituratzen duenak, ezartzen duen betebeharra sortzeko ere egingo da: "Iruzurraren aurkako Plana".

Etika etengabe hobetuko duen prozesu bat abiarazi nahi dugu eta pausoka eraikitzen hasi gara "Zuzentasun Sistema" honen bidez.