Albisteak

ZIURTAGIRI DIGITALA / Erregistro Elektronikoa

Erregistro Elektronikoaren bitartez eskaerak online bidali ahal izango doguz, eguneko 24 orduz

             

EGIN KLIK GIDA DESKARGATZEKO

 

 

 

 

Izapide administratiboak arintzeko eta errazteko, bulego birtualeko zerbitzua eskaintzen dauen Erregistro Elektronikoa jarri dogu martxan Udalean. Horretara, eskaerak, idazkiak edo komunikazinoak etxetik bertatik bidali ahal izango dira, bertara joan barik.

 

Erregistro Elektronikoaren bitartez eskaerak online bidali ahal izango doguz, eguneko 24 orduz.

 

Komunikazio tresna honegaz batera beste aurrepauso bat emon dogu bai gardentasunean, bai izapideak arintzeko eta errazteko unean; era berean, administrazioko zerbitzuak gure erabiltzaileentzat gerturatzen jarraituko dogu.

 

Erregistro Elektronikoa Mungiako Udalaren Egoitza Elektronikoan daukazue eskura, helbide honetan:

https://sede.mungia.eus/

 

Eskaerak era digitalean aurkezteko eskatzailearen eta indarrean dagoan egiaztagiri digitala besterik ez da behar (nan elektronikoa, Izenpe, FNMT).

 

Ziurtagiri digitala lortzeko gida erraza deskargatu zeinkie (behean, PDF formatuan).