Albisteak

Azaroaren 11n itzuliko da Mungiako Klasikoen IX. Rallya

8:00etatik 10:00etara egiaztapenak egingo dira, eta 11:00etan hasiko da Bizkaiko errepide ikusgarriak zeharkatzen dituen ibilbidea. 25 urte baino gehiago dituzten automobilak parte hartuko dute, kronometratutako 12 tartetan zehar eta 50 km orduko abiaduran gehienez.

Aurten ere Mungiako Klasikoen IX. Rallya itzuliko da antzinako auto ikusgarriekin, segurtasun eta nabigazio sistema modernoekin. Hitzordua datorren larunbatean izango da, azaroak 11, 11:00etatik aurrera.

Mungia Racing Elkarteak, Udalarekin elkarlanean, ekitaldi hau berriz antolatu du. Bertan 25 urte baino gehiago dituzten automobilek Bizkaiko errepideak zeharkatuko dituzte, kronometratutako 12 zatitan zehar (6 goizean eta 6 arratsaldean) eta 50 km orduko abiadura gainditu gabe.

Ekitaldi honetako zentro nagusia Izenadubaren ondoan dagoen aparkalekuan egongo da. Bertan, parte-hartzaileek 11:00etan hasi beharko dute ibilbidea. Azaroaren 11ra arte ez da ezagutzera emango. Lehenago, 8:00etatik 10:00etara, egiaztapenak egiteko unea izango da. Eguna amaitzeko, 21:00etan Mugire Txokoan, sari banaketa egingo da.

Mungia Racing Elkartearen arabera 2023ko edizio honetan 50 ibilgailuk baino gehiagok parte hartuko dute, eta nabarmentzekoa da emakumeen parte-hartze handia, pilotu eta kopilotuen artean, orain arte egindako izen emateen arabera.