ANTXONEKO INDARTSUA
Audio
Etor sala gixon bat baten, soloan egon sala ori, eta etor sala gixon bat andi, tte pregunta utzela ba:
- Aunen etze selan da? - edo - non dau? bakixu non dauen ori etze ori?
- Bai
- Non dau ba ta? - oratu olan, a, atzeko sereti eta ra! exea altzau te exean punteas:
- Aan daun etze da - gure aitte defuntuk askotan kontate soskun, exegas:
- Aan daun etze da (A.)
(Etorri zela gizona bat baten, soroan egon zela hori, eta etorri zela gizon bat handik, eta itaundu ziola ba:
- Haonen etxea zelan da? – edo- non dago? badakizu non dagoen etxe hori?
- Bai
- Non dago ba eta? – oratu holan, atzeko zereteik eta ra! exea altxatu eta exearen puntagaz:
- Haan dagoen etxea da – gure aita difuntuak askotan kontatzen zigun, exeagaz:
- Haan dagoen etxea da.)

 

ALPER HANDIA
Audio
Alperrena? ori bai, aitte difuntuek eta aittittek sarri kontate soskun, atxiñe alperrari ba gose dala ta, gose dala ta ba, esautzela:
- Goses saus? – te:
- Bai:
- Esara ilko goseas, ba arto neu tekot - esautzela, ta:
- Intte dekosu?
- Es urune emongo tzut
- Enei! urune emoten bosu iñ in ber da ta adelante - esan i saun estaula iñ urunik intte gure daula:
- Adelante el intierro - esan sauela, biarren baño il gurau, biar in baño il gurau, biarrik esaun in gure ixen (A.)
(Alperrarena? hori bai, aita difuntuak eta aitaitak sarri kontatzen ziguten, antzina alperrari ba gose dela eta, gose dela eta, esan ziola:
- Gosez zagoz? – eta:
- Bai
- Ez zara hilgo goseagaz, ba artoa neuk daukat – esan ziola, eta:
- Eginda daukazu?
- Ez irina emango dizut
- Enei! irina ematen baduzu egin egin behar da eta aurrera – esan ei zuen ez duela egin irina eginda gura duela:
- Aurrera enterrua – esan zuela, beharrean baino hil gurago, behar egin baino hil gurago, beharrik ez zuen egin gura izan)

 

ARIMAK
Audio
Nik esango tzut beste kasu bet, kasualidades geur dire berrogeta, sortzi urte il sala, andra bat, niges euki euen tratu bet eintte, idiekas labretako nik solo bi, ta arto eraitten eixeas laguntako, ta emoeusten amen berton, bedarleku salle bat, eta, solo bueltak, sasie itten asitte euki saittun danak, aik garbittu, aittako bedarra aprobetxetako, ta gure etzea bere ba, esan lur askotarikoa, eta biarrixena, eta artu neutzen, urte bireko ixetako, baya labrantzia urte baterakoa, labreu soloak, eraitteko moduen imiñi tte, eixeagas eraiñ, urte betian, ta urte bien bedarrak aprobetxetako, bueno, sias siatz imiñi nittun munek eta, labrantzia ein baño lenau, ta ensegida goixetien munea, bedarra etor sen ta, ebai neuen, sasieri tte inyerra artxeako leku barik, sias siatz eintte ta, korte bedarrak aprobetxe nittun te lantzarra pere bai, urtia akabe sanean ta berak kosetxea koyu euenean, esausten se:
- Bueno, Teodoro, oin beste urte beterako emongo tzues gure bosus - barrien labrantza itteko:
- Es ekiboketa saus - esa neutzen:
- Ser ba?
- Urte bireko bedarrak aprobetxetea, nik orrek sasiek danak garbittu, te ser gurosu oiñ? e? nik aprobetxe doanagaittik, garbi garbi intte solo basterrak eta eskiñek danak itxi - esaneutzen - neuk biar danik aprobetxe barik es
- Ori estostesu emon
- Seuk estostesu emon niri, nik aprobetxekot ori danan ganetik, se ni egiegas bixi ixenas beti, nik estot gure estanik, eta, ser dakasu? - eta aprobetxe neuen, geur dire berrogetasortzi urte il sala, euki neuen, soloan, erremolatxea, eta inyabea eraintte alkarreas, nastean, inyabea kendu, goixetiko inyaba txikerra san, alogereko bat euki neuen, biarrean, andreas ta batxean, ta illuntzien, inyabak eskiñera botata eon siren, ta, ganadue imintte yoanitzen, inyaban bille, astoas, ta astoak libertade gustie euki euen inyabea yatea orduen, ta astoa kargetan nauela, ya! ei euen astoak olan, gora, yateari bere itxi eutzen, ta adi adi adi pare san, ta ser da ta, esiren on, e, berrogei berrogetabost metro personean figuren brillante brillante brillante, ta ak ei osten niri artean, ni gogortu nakonean, alabia euki euen or bean gero, lastimes ill akon baya, etorri tte albotik paseu, ta berbarik ein barik yoan da, il sen, te irugarren egunean, a iltte, agertu aten nirean, ta asto ori neu be kargetan, ni eurrera ta:
- Ser da astoa? otzoa espada garittekoan, e, domiñeku besterik, e, espadator - aittuten dot eta, brillante brillante, personen alture ingeru, neuri agertukoa da, dardakadan etor nitzen ona etze ondorarte bere, ta geldi geldi geldi geldi tte alan bueltetan san segun ni onantza selan natorren (Ll.)
Nik esango dizut beste kasu bat, kasualidadez gaur dira berrogeita, zortzi urte hil zela, andre bat, nigaz eduki zuen tratu bat eginda, idiakaz lantzeko nik soro bi, eta arto ereiten exeagaz laguntzeko, eta eman zidan hamen berton, belarleku saila bat, eta, soro bueltak, sasia egiten hasita eduki zituen denak, haiek garbitu, haietako belarra aprobetxatzeko, eta gure etxea ere ba, ez zen lur askotarikoa, eta beharrizana, eta hartu nion, urte birako izateko, baina labrantza urte baterakoa, landu soroak, ereiteko moduan ipini eta, exeagaz erein, urte betean, eta bian belarrak aprobetxatzeko, beno, zehatz-zehatz ipini nituen munak eta, labrantza egin baino lehenago, eta behingoan goizetien muna, belarra etorri zen eta, ebaki nuen, sasiei eta indarra hartzeko leku barik, zehatz-zehatz eginda eta, ebai belarrak aprobetxatu nituen eta lantzarrak ere bai, urtea amaitu zenean eta berak uzta hartu zuenean, esan zidan ze:
- Beno, Teodoro, orain beste urte beterako emango dizkizut gura badituzu - berriro labrantza egiteko:
- Ez oker zagoz - esan nion:
- Zer ba?
- Urte birako belarrak aprobetxatzea, nik sasi horiek denak garbitu, eta zer gura duzu orain? e? nik aprobetxatu dudanagatik, garbi-garbi eginda soro bazterrak eta eskinak denak utzi - esan nion - neuk behar denik aprobetxatu barik ez
- Hori ez didazu eman
- Zeuk ez didazu eman niri, nik aprobetxatuko dut hori denen gainetik, ze ni egiagaz bizi izan naiz beti, nik ez dut gura ez denik, eta, zer dakarzu? - eta aprobetxatu nuen, gaur dira berrogeita zortzi urte hil zela, eduki nuen, soroan, erremolatxa, eta indaba ereinda elkarregaz, nahastean, indaba kendu, goizetiko indaba txikerra zen, alogereko bat eduki nuen, beharrean, andreagaz eta batzen, eta iluntzean, indabak eskinara botata egon ziren, eta, ganadua ipinita joan nintzenean, indaben bila, astoagaz, eta astoak askatasun guztia eduki zuen indaba jatea orduan, eta astoa kargatzen nagoela, ja! egin zuen astoak holan, gora, jateari ere utzi zion, eta adi-adi-adi paratu zen, eta zer da eta, ez ziren egon, berrogei berrogeita bost metro pertsonaren itxuran dirdir-dirdir-dirdir, eta hark egin zidan niri artean, ni gogortu nintzaionean, alaba eduki zuen hor behean gero, penaz hil zitzaion baina, etorri eta albotik pasatu, eta berbarik egin barik joan da, hil zen, eta hirugarren egunean, hura hilda, agertu zitzaidan nirean, eta asto hori ere kargatzen, ni aurrera eta:
- Zer da astoa? otsoa ez bada garaitekoan, menperatuko dugu besterik, ezbadator - aditzen dut eta, dirdir-dirdir, pertsonaren altuera inguru, neuri agertukoa da, dardakadan etorri nintzen hona etxe ondoraino ere, eta geldi-geldi geldi-geldi eta halan bueltatzen zen segun ni honantz zelan natorren)

 

ASTO BERRIA
Audio
Fiken saldu astoa, orduen Basortun egote san ferie, astoa sarra, ta baya, sarra ba ona ixen dala baya, astoa saldu, ta gero, ba andik denporagarrenean, armosu yan ta ostean, ba sera, astoa erosteko barrie ba, gasteaoa, ta, jittanuek antza prepareta euki euden, a, ya eskilleta ta prepareta ta, bera astoa, ba denpore yoango san, ta, sera:
- Auxe astoa, lengoa bere txikerra ixen da baya, ona ixen da ta auxe, auxe astoa, auxe astoa guste daste, se lengoa bere esta ixen andie baya karge bere fasillau, eta, auxe astoa gustetan daste - ta yoan etzera trenean etorri, ta gero Fikera yoan oñes, ta enbreak, esaeutzen, a, gixonari:
- Lengo astoa dakasu atzera, estosu saldu astoa ela?
- Selau lengo astoa? - ta:
- Nitzako lengo astoa da - enbreak, ta, solteu amarrea ta, betiko lekure astoa yoan san, baya ori egie dala esaten deu amak (T.)
(Fikan saldu astoa, orduan Basurton egoten zen azoka, astoa zaharra, eta baina, zaharra ba ona izan dela baina, astoa saldu, eta gero, ba handik denboragarrenean, armozu jan eta ostean, ba zera, astoa erosteko berria ba, gazteagoa, eta, ijitoek antza prestatuta eduki zuten, ja mutilduta eta prestatuta eta, bera astoa, ba denbora joango zen, eta, zera:
- Hauxe astoa, lehengoa ere txikerra izan da baina, ona izan da eta hauxe, hauxe astoa, hauxe astoa gustatu zait, ze lehengoa ere ez da izan handia baina kargatu ere errazago, eta, hauxe astoa gustatzen zait - eta joan etxera trenean etorri, eta gero Fikara joan oinez, eta andreak, esan zion, gizonari:
- Lehengo astoa dakarzu atzera, ez duzu saldu astoa ala?
- Zelako lehengo astoa? - eta:
- Niretzako lehengo astoa da - andreak, eta, soltatu amarra eta, lekura astoa joan zen, baina hori egia dela esaten du amak)

 

ASTOEN ELKAR IKUSIEZINA
Audio
Orrek, a, sera, gure aittek esateuen sera ibiltten deudela anilloa, anilloa, aspittik seragas, pintxotxue deuela, ta olan astoa yo ta astoa yo ta, astoak, ba bixittu itten dittu ba se pintxoak pike itte tze, esateuen aittek eta, gero ba, astoak eta koño orrek biskorregi tte:
- Es onek estekea alkar ikusi esiñe baño besterik, onek estekea beste faltarik - ta arrasoya kittanuek, itzuek astoak, klaro selan ikusiko deude alkar ba? (T.)
(Horiek, zera, gure aitak esaten zuen zera erabiltzen dutela eraztuna, eraztuna, azpitik zeragaz, erbaztxoa duela, eta holan astoa jo eta astoa jo eta, astoak, ba bizitu egiten ditu ba ze erbaztxoak pikatu egiten die, esaten zuen aitak eta, gero ba, astoak eta koño bizkorregi eta:
- Ez hauek ez daukate elkar ikusi ezina baino besterik, hauek ez daukate beste akatsik - eta arrazoia ijitoak, itsuak astoak, jakina zelan ikusiko dute elkar ba?)

 

ERROLDAN
Audio
Ba posture in gendun, Gergorio ixen san, orduen etze onekoa, ta, Jose, Fruiskoa ie, nobie euki euen, Fiken, ta tabernan egonta, Gergorio tiño ba:
- Bayetz geur orreri nobie kendu - ta olau bokadillue posture in gendun, ta bakitt nondik:
- Nondik yoan bear du ba ta? - gu Simon ta biok pare gintzen ostute, ostute pare gintzen Simon ta biok, matzan kontra, ostute, t´arekas pase bearreuen andik, eta, ba pregunteutzen, nobioak pregunteuen:
- Bueno su nogas soas? niges edo orregas? - kabrea in san Jose, ba, ta, enbre ixilik, ta:
- Su nogas soas? niges edo orregas? - ta karo eurrera korritta euden geu pere eskendun entzuten ostabere, ta, barrien ostabere asaotik:
- Ta su nogas soas? - ta, baya neskatoa, ixilik berbari peres, ta etzera allegeu, ta koño! Simone tiño:
- Ointxe allege dire, geu pe yoan in bear du erroldan - ta yoan etzera ta, barrure, nobioa Gergorio ta Simon ta ni bere, barrure, ta, andik, a, denporagarrenean, a:
- Bueno, karta yokoan ein bear da - bata batek esaeuen, eta, onek, nobioak, neskatoan nobioak:
- Nik estaitt olgetan
- Ba olgetan espakixu, denporea pasku - bata batek esaeuen - denporea pasku, denporea pasku te - bueno, ein gendun erremesea baya gana barik eitteuen nobioa pa ordun, ta, karta yokoan ein gendunean ba, bera estoala giau itten, bera abrosidu eitten deuela, yoan siren eta nobiek urteuen ba, urteuenean atera, atera, nobie nobioari atera, an egon siren, ordu lauren edo atean, an berbetan ibil siren, ta etor san barrure, ta barrure etor sanean, grasie ak eiusten niri, amoma, sera, neskatoan amomak, Gergorio antza guste akon, an egon sana, ta:
- Atareu gastañek eta txakoliñe - neskatoari estaitt sein guste akon, baya amomari gusteta akon ba, Gergorio, txakoliñe ta, guk bokadilluek irebasi gendusen, an ein gendun txakoliñe ta gastañe naye yan ta, gero eseutzen kendu, geuk irebasi gendun, a, baya bestea be esan yoan gero giau, asarratu in siren (T.)
(Ba postura egin genuen, Gregorio izan zen, orduan etxe onekoa, eta, Jose, Fruizkoa ea, andregaia eduki zuen, Fikan, eta tabernan egonda, Gregoriok dino ba:
- Baietz gaur horri andregaia kendu - eta holako bokadiloa postura egin genuen, eta badakit nondik:
- Nondik joan behar dugu ba eta? - gu Simon eta biok paratu ginen ostuta, ostuta paratu ginen Simon eta biok, mahatsaren kontra, ostuta, eta haiekaz pasatu behar zuen handik, eta, ba itaundu zion, gizongaiak itaundu zuen:
- Beno zu nogaz zoaz? nigaz edo horregaz? - haserretu egin zen Jose, ba, eta, neskatoa isilik, eta:
- Zu nogaz zoaz? nigaz edo horregaz? - eta jakina aurrera korritzen zuten geuk ere ez genuen entzuten osterabere, eta, berriro osterabere asagotik:
- Eta zu nogaz zoaz? - eta, baina neskatoa, isilik berbarik ere ez, eta etxera ailegatu, eta koño! Simonek dino:
- Oraintxe ailegatu dira, geuk ere joan egin behar dugu erroldan - eta joan etxera eta, barrura, gizongaia Gregorio eta Simon eta ni ere, barrura, eta, handik, denboragarrenean:
- Beno, karta jokoan egin behar da - baten batek esan zuen, eta, honek, gizonagaiak, neskatoaren gizongaiak:
- Nik ez dakit egiten
- Ba egiten ez badakizu, denbora pasatuko dugu - baten batek esan zuen - denbora pasatuko dugu, denbora pasatuko dugu eta - beno, egin genuen erremesa baina gogo barik egiten zuen gizongaiak ba orduan, eta, karta jokoak egin genuenean ba, bera ez doala gehiago egiten, bera abrozidu egiten duela, joan ziren eta andregaiak irten zuen ba, irten zuenean atera, atera, andragaia gizongaiari atera, han egon ziren, ordu lauren edo atean, han berbetan ibili ziren, eta etorri zen barrura, eta barrura etorri zenean, grazia hark egin zidan niri, amama, zera, neskatoaren amamak, Gregorio antza gustatu zitzaion, han egon zena, eta:
- Atera gaztainak eta txakolina - neskatoari ez dakit zein gustatu zitzaion, baina amamari gustatzen zitzaion ba, Gregorio, txakolina eta, guk bokadiloak irabazi genituen, han egin genuen txakolina eta gaztaina nahia jan eta, gero ez zion kendu, geuk irabazi genuen, baina bestea ere ez zen joan gero gehiago, haserretu egin ziren)

 

Bril2GARRIKOA
Audio
Yoan sala, pase sala, alan aristi betetik, e, yoan sala, eta garrikoa solteu, garrikoa solteu, orixe eta, garrikoan saratea atzean asmeta seuela ta berak ariñ, ta semet eta ariñau eitxen seuen, a, berak, saratia beran atzian, klaro andiaua, ta ikeratute yoan sala etzera (M.) (Joan zela, pasatu zela, halan harizti batetik, joan zela, eta gerrikoa soltatu, gerrikoa soltatu, horixe eta, gerrikoaren zarata atzean asmatzen zuela eta berak arin, eta zenbat eta arinago egiten zuen, berak, zarata beraren atzean, jakina handiagoa, eta ikaratuta joan zela etxera)

 

GIZONA HEGAZ
Audio
Eta nik esango tzut, ointxe, neure nebiari, ta ointxe bera pere konteko leke, Elordin bixi gintzesan gu ta esaten seuen arek, etor sala, geunean ba, klaro geubean, eta egon sala argi argi, iretargi argi argi, ta axerik es eseberesala egon, eta etor sakola, olauxe, gixonan moduko bat etor sakola, aalan etor sakola airian, airian etor sakola ta bera lotu iñ espasan yo ingo seuela, eta oiñ, bixi de, nire nebia, ta ointxe bere esango leke, suk esan gure dosune, baya niri orixe pase dat, esango leke (M.) (Eta nik esango dizut, oraintxe, neure nebari, eta oraintxe berak ere kontatuko luke; Elordin bizi ginen gu eta esaten zuen hark, etorri zela, gauean ba, jakina gauean, eta egon zela argi-argi, iretargi argi-argi, eta haizerik ez ezer ere ez zela egon, eta etorri zitzaiola, holakoxe, gizonaren moduko bat etorri zitzaiola, haalan etorri zitzaiola airean, airean etorri zitzaiola eta bera lotu egin ez bazen jo egingo zuela, eta orain, bizi da, nire neba, eta oraintxe ere esango luke, zuk esan gura duzuna, baina niri horixe pasatu zait, esango luke)

 

HEGABERAK
Audio
An entzuneko dekot nik, batak eukesan, saran bete egabera ill ei eun batek, tiro baten, saran bete egabera, sarana bakixu ser dan? ta saran bete egabera ill ei eun batek, a, beste Patxok, a:
- Niri, itzela beste pasa yaten - ta:
- Ser da?
- Niri terriblea pasau yaten - ta esiñ esaeun ba, esiñ esaeun ba ta, ba:
- Esaixu! - alau baten ba, esa eutzen bestek:
- Niri, ni paño andiau suk, a, esendun eingo ta, bedar lekutan, a, saran bete egabera iltteko ba, an asko egoten san seguru te - bestek esa eutzen, ba:
- Niri pasau yaten, terriblea! ego nitzen erreka eskiñen, an, a, ibei paraje, ibei paraje, Mungiko erreke ta, an ego nitzen ta, joño! aolan aittu seren ta, erbi ikus neun, ta erbi ikusitte ser? ta parau nitzen an, erbi abiñ an, a, erreka eskiñe eskiñe eskiñean ta baator mirue, eta, ari golpe itten ta tiretu notzen eta, mirue ta erbie ta arrankarie bertan paren egon eta - irurek koyu sittusen bestek (Z)
(Han entzunekoa daukat nik, batak zeuzkan, zaran bete hegabera hil egin zuen batek, tiro baten, zaran bete hegabera, zarana badakizu zer den? eta zaran bete hegabera hil ei zuen batek, beste Patxok:
- Niri, itzela bestea pasatu zitzaidan – eta:
- Zer da?
- Niri itzela pasatu zitzaidan – eta ezin esan zuen ba, ezin esan zuen ba eta, ba:
- Esaizu! – halako baten ba, esan zion besteak:
- Niri, nik baino handiagoa zuk, ez zenuen egingo eta, belar lekuan, zaran bete hegabera hiltzeko ba, han asko egoten zen ziur eta – besteak esan zion, ba:
- Niri pasatu zitzaidan, itzela! egon nintzen erreka eskinean, han, ibaia paraje, ibaia paraje, Mungiako erreka eta, han egon nintzen eta, ño! haolan aditu zerean eta, erbia ikusi nuen, eta erbia ikusita zer? eta paratu nintzen han, erbi habian han, erreka eskina-eskina-eskinean eta badator mirua, eta, hari kolpe egiten eta tiratu nion eta, mirua eta erbia eta arrankaria – bertan parean zegoen eta, hirurak hartu zituen besteak)

 

IDIAK EROSTEN
Audio
Atxiñeko seran moduen, aldeanu bi ferire yoan siren ta, batek erdera eseuen yakin tte bestea pa asko es, ta, yoan siren ferire ta idiek guste sakesan, idi busterrie ta, aldeanu betek diñotze, erdera geyen dakiñek:
- Este buey es aquel?
- No éste es éste y aquel es aquel - ta:
- Ser diño? - diñotzo besteak eta:
- Bata dala murrukelarie ta bestea ostikelarie, grasiek erderak yakin yusena! ostantzean bakixu selau jeneroa dakaun etzera? (T.)
(Antzinako zeraren moduan, baserritar bi azokara joan ziren eta, batek erdara ez zuen jakin eta besteak ba asko ez, ta, joan ziren azokara eta isiak gustatu zitzaizkien, idi buztarria eta, baserritar batek dinotse, erdera gehien dakienak:
- Este buey es aquel?
- No éste es éste y aquel es aquel - ta:
- Zer dino? - dinotso besteak eta:
- Bata dela murrukalaria eta bestea ostikalaria, eskerrak erdarak jakin dituguna! osterantzean badakizu zelako jeneroa dakargun etxera?)