Mungia peatonal

Proiektuaren helburua:

Agirre Jauregiaren aurrean dagoan errepidea moztea, oinezkoentzako eremua handituz. Aita Elorriagan egingo diren lanak behin-behinekoak izango dira. Hau da, aurten hiri-altzariak (bankuak, paper-ontziak, jardinerak...) jarriko dira. Horrela, errepide mozketa behin betikoa izatea posible dan baloratu ahal izango dogu, kale zati hau oinezkoentzat bihurtzeak ea zer-nolako arazoak sor ditzakeen aztertuz.

 

Ondo joan ezkero, 2019an Agirre Jauregiaren aurretik igaroko diran ibilgailu bakarrak Matxin enparantzako garajera doazen autoak izango dira. Espaloiak handitu egingo dira, dana altuera berdinean egon daiten.

 

Nori zuzenduta:

Herritar guztiei.

 

Aurreikusitako aurrekontua:

40.000€