Eduki publikatzailea

EUSKARAREN AHOLKU BATZARRA

Udalerrian euskararen erabilera normalizatzeko Udalak aplikatzen duen politikaren gaineko aholkuak ematen dituen eta zeregin horren jarraipena egiten zein hura garatzen ere laguntzen duen aholkularitza-batzordea da "Euskararen Aholku Batzarra".


Bi azpi-batzar ditu: "Batzorde iraunkorra" eta "Gaikako batzordea". Lehena euskararen munduarekin harreman zuzena duten 12 kidek osatzen dute, eta bigarrenak herriko egunerokotasunari loturiko alor ezberdinetako jendea biltzen du. "Gaikako batzordea" urtean behin edo birritan bilduko da, eta kideetako batzuek "Batzorde iraunkorraren" bileretan parte hartuko dute jorratu beharreko gaien arabera azken horrek hala erabakitzen duenean.


Harremanetarako: Euskara Saila Tokia: Udaletxeko Hirigintza Saileko batzar-gelan. Telefonoa: 946.749.089 E-Posta: euskera@mungia.eus Maiztasuna: Batzorde Iraunkorra urtean 8 aldiz batzartuko da (hileko laugarren asteazkenean). Gaikako Batzordea urtean behin edo birritan batzartuko da.