Albisteak

Zortzigarren urtez Mungiak ‘Zinegoak’-en Hedapena 20. edizioa hartuko du

Ekainaren 27an, asteartea, arratsaldeko 19:30etan, Torrebillelan hainbat film labur proiektatuko dira, sexu aniztasunarekin, identitatearekin, generoarekin edo diskriminazioarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dituztenak

Homofobiaren eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna eta ekainaren 28an ospatzen den LGTBIQA+ Harrotasunaren Eguna direla eta, Mungiak zortzigarren urtez hartuko du ZG Hedapena, Zinegoaken Luzapena, Gaylesbitrans Bilboko Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia, aurten 20. edizioa ospatuko duena.

Horrela, ekainaren 27an, asteartea, arratsaldeko 19:30etan, sexu aniztasunarekin, identitatearekin, generoarekin edo diskriminazioarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dituzten film laburrak proiektatuko dira Torrebillela Kultur Etxean.

Zinegoak

Jaialdi honetan, zinema gizartean dagoen aniztasuna ikusarazteko eta naturalizatzeko tresna gisa erabiltzen da. Horrela, herritarrak sentsibilizatu nahi dira, bizitzako edozein esparrutan eta edozein arrazoirengatik eskubideak urratzeko, tratu- edo aukera-berdintasunik ez izateko egoerak historiara lehenbailehen pasa daitezen.

Gainera, Jaialdia Bilbon amaitu ondoren, Filminen leiho digitala irekitzeaz gain, Zinegoakek Euskal Herriko hainbat herritan zehar abiarazten du bere ibilbidea, herri txikietan ere sexu-aniztasunarekin lotutako ikus-entzunezko edukiak bultzatzeko helburuarekin.