Albisteak

Zabalik dago Lapikoko Eguneko Indaba Txapleketan izena emateko epea

Izen-ematea helbide elektroniko honen bidez egin daiteke: makilarencofradia@gmail.com; edo lehiaketaren egunean bertan, 8:00etan, Andra Marin, baldin eta lekua badago.

Epea zabalik dago Lapikoko Egunean XII. Euskal Herriko Indaba Txapelketa izena emateko, Udalak eta Makilaren Kofradiak antolatuta. Ekitaldia urtarrilaren 20an izango da Matxin Plazan eta Foruen Plazan. Izena emateko epea gaurtik, urtarrilak 8, hurrengo ostiralera arte, urtarrilak 19, egongo da zabalik. Era berean, izena emateko orria Udalaren webgunean egongo da eskuragarri, eta honako helbide elektroniko honen bidez eman ahal izango da: makilarencofradia@gmail.com; edo, bestela, lehiaketaren egunean bertan, 8:00etan, Andra Marin, lekurik badago.


Gogoratu behar da, gainera, ezin dela lapiko eta eltze azkarrik erabili. Zehazki, honako osagai hauek bakarrik erabili ahal izango dituzte: babarrun gorria, (tolosarra, beltza edo pinta) patatak, barazkiak, piper txorizeroa, urdaia, saihets-hezurra eta txorizoa barne. Balorazioak eta sari banaketa arratsaldean izango dira, 17:00ak aldera.


Bestalde, lehiaketa partikularrei zein elkarte, talde eta enpresei irekita dago. Lehiatzaile bakoitza, edo lehiatzen den taldearen ordezkaritza, 8:00etatik 9:00etara bitartean aurkeztu beharko da Andra Marin, eta bertan izen-emate zenbaki bat eta dagokion postua esleituko zaizkio. Era berean, eguerdiko bazkarirako mahaiak eta bankuak jarriko dituzte antolatzaileek hala eskatzen duten lehiakideen eskura.