Albisteak

XVII edición de 'Osasunaren alde'

Maiatzaren 9tik 27ra mungiak "Osasunaren alde" ekimenaren XVII. Edizinoa hartuko dau parte

Maiatzaren 9tik 27ra mungiak "Osasunaren alde" ekimenaren XVII. Edizinoa hartuko dau parte

  • Hiru astean zehar, Mungialdeko Mankomunidadeko Adikzinoen Prebentzino Zerbitzuak osasunagaz lotutako hainbat jarduera antolatuko ditu
  • Aurtengo edizinoan, suizidioaren prebentzinoa jorratuko dauen Osasunaren XI. Jardunaldia nabarmendu behar da

Mungian, 2022ko maiatzaren 9an.- Datorren astelehenetik, maiatzaren 9tik, aurrera, "Osasunaren Alde" XVII. jardunaldiak egingo dira Mungian. Gizarte Zerbitzuen Mungialdeko Mankomunidadeko Adikzinoen Prebentzino Zerbitzuak osasuna izango dau barriro protagonisma maiatzean. Horretarako, herritarren artean osasuna sustatzeko hainbat tailer eta jarduera programau ditu.

Alde batetik, Bentades Ikastetxeko, Larramendi Ikastolako eta Mungia Institutuko DBHko 1. mailako ikasleek "KE BAKO GAZTEAK" ekimenaren bederatzigarren sari banaketan hartuko dabe parte. Era berean, Mungialdeko Gurutze Gorriak osasunari eta lehen sorospenei lotutako hainbat tailer emongo deutsez Mungialdeko ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei. Beste alde batetik, maiatzaren 20an, barikua, elikadura osasungarriari buruzko tailer bat egingo da nerabeentzat Gaztegunean.

Azkenik, maiatzaren 27an, barikuan, informazino-stand bi jarriko dira Foruen Plazan: batetik, tabakoaren kontsumoa prebeniduteko gune bat, Mungiako osasun-zentroagaz alkarlanean, eta, bestetik, odoleko glukosa-mailea neurtzeko gune bat, Mungiako Diabetekide Alkarteagaz lankidetzan.

Arratsaldean, FAMILIEI ZUZENDUTAKO TABAKO BAKO KROSAREN XVIII. edizinoa egingo da, Mungia Atletismo Taldeagaz, Mungia Saskibaloi Taldeagaz eta Gurutze Gorriagaz alkarlanean. Lasterketeak Matxin Plazatik urtengo dau eta kategoria bi egingo dira, edadea kontuan hartuta.

Ganera, arratsalde osoan zehar, tailerrak eta jolas- eta kirol-jarduerak izango dira (altuera-jauzia, luzera-jauzia, lehen sorospenetarako tailerra, etab.), arratsalde osasungarria eta jai-girokoa pasetako.

Osasunaren ganeko XI. Jardunaldia: "Suizidioaren prebentzinoa"

Maiatzaren 24an osasunari buruzko XI. Jardunaldia egingo da Torrebillela Kultur Etxean, eta aurten suizidioaren prebentzinoa jorratuko da bertan. Goizeko 9:00etan hasiko da eta bost ordu eta laurden inguru iraungo dau.

Jardunaldiak, suizidioaren arazoa diziplinarteko ikuspegiagaz lantzeko komunikazino-gunea izan gura dau. Horren helburua hausnartzea, ikusarazotea eta informazinoa emotea da, bai eta arlo horretan dagozan baliabideak ezagutarazotea bere. Horretarako, hezkuntzako, osasun mentaleko, komunikabideetako eta gai horren inguruko alkarteetako adituek hartuko dabe parte.

Osasunaren ganeko jardunaldira joan gura dabenek posta elektroniko bidez emon leikie izena: prebentzioa@mungialde.eus helbidean edo 94 404 77 07/747 414 274 telefono-zenbakietara deituta.

 "OSASUNAREN ALDE" ekimenaren XVII. edizinoaren egitaraua Mankomunidadearen webgunean kontsultau daiteke: www.mungialde.eus.