Albisteak

Urrezko Pala Pro Txapelketako IV. edizioa

Gaur goizean, IV. «Urrezko PALA PRO» Txapelketa aurkezpena egin da. Bertan izan dira Alaitz Erkoreka, Mungiako Alkatea, Leixuri Arrizabalaga, Euskara, Kultur eta Kirol saileko Foru Diputatua, Carlos Sergio, Bizkaiko Foru Aldundiko kirolen zuzendari nagusia , Nagore Torre, Mungiako kirol zinegotzia eta txapelketa honetan parte hartzen duten pilotariak.

Txapelketaren aurkezpenaz gain, zozketa ere egin dute, ostiral honetan, otsailak 9, hasi eta martxoaren 23an, larunbata, bukatuko dena.