Albisteak

UDA PASA ARTISTIKOAK 2023

IZEN-EMOTEA: Maiatzaren 12tik 21era, www.mungia.eus

DATAK: Garagarrilaren 3tik 14ra (1.txandea) eta garagarrilaren 17tik 28ra (2.txandea)

EDADEA: 2011tik 2019ra jaiotako umeak

Izen-emoteko orria bete hurrengo estekan: UDA-PASA 2023 - Ayuntamiento de Mungia - mungia.eus

Mungiako Udalak, euskerazko uda-pasa artistiko berezi 2 antolatuko ditu garagarrilean. Uda pasa horreen helburua hauxe da: Musika, Dantza, Arte Eszeniko eta Arte Plastikoetarako zaletasuna biztutea umeen artean.

Horretarako, metodo atsegina eta interaktiboa erabiliko da, hau da, umeek olgau, interpretatu, musika egin, kantatu eta dantzatu egin beharko dabe.

EDUKIAK:

•DANTZA: dantza modernoa, klasikoa eta euskal dantzak.

•MU S I K A eta K ANT UA : m usi k a modernoa, klasikoa eta euskal kantak.

•ARTE ESZENIKOAK:interpretazinorako oinarrizko teknikak: koreografiak, mimoak…

•OLGETA-SAIOAK: aktibidade fisikoa lantzeko jolasak eta herri-jolasak.

•ARTE PLASTIKOAK: teknika bereziak, materiala sortzeko: dekoratuak,mozorroak.

•FAMILIENTZAKO KONTZERTUA: txanda bakotxaren akabuko egunean egingo da eta irekia izango da, hau da, interesa daukan edonor etorri ahal izango da kontzertu hori entzuten. 

DATAK:

·Garagarrilaren 3tik 14ra (1.txandea)

·Garagarrilaren 17tik 28ra (2.txandea)

EDADEA:

2011tik 2019ra jaiotako umeak

ORDUTEGIAK ETA PREZIOAK:

·Uda-pasa artistikoa (9:00-13:00): 111,30 € (erroldatuak) / 161,39 € (erroldatu bakoak)

·Uda-pasa artistikoa + bazkaria + jarduerak (9:00-15:00): 175 € (erroldatuak) / 253,75 € (erroldatu bakoak)

*Zaintza zerbitzua ( 8:00-9:00) eskatzen daben familientzat.

IZEN-EMOTEA:

-Maiatzaren 12tik 21era, www.mungia.eus

-Plaza kopuru mugatua.Mungian erroldatutako umeek lehentasuna eukiko dabe.

-Onartutako umeen zerrenda maiatzaren 25ean, 12:00etatik aurrera, argitaratuko da www.mungia.eus web orrian. - Ekainaren 10etik aurrera uda-pasen kobrantzak egingo dira.

-Erroldatuentzako hobariak: Uda-pasetan familia bereko umeek izena emoten badabe hamabostaldi berean:

•Familia bereko 2.matrikulan %10eko beherapena

•Hirugarrenean eta hortik gora %20koa.

•% 90eko deskontua bizikidetza-unitateko baliabideak ordenantzan zehaztutako gehienezko kopuruak gainditzen ez badabez.

-Informazino gehiago: Ordenantza Fiskalak 2023, 163. orrialdetik aurrera.

*Deskontuen baldintzak Kultur Zerbitzuak erabiltzeagatik kobratzen diren Prezio Publikoak arautzen dituen ordenantzan zehazten dira.