OHARRA

Bihartik aurrera, maiatzak 6, eta maiatzaren 20ra arte, zabor bilketaren langileen greba deialdia egin dala jakinarazo deuskue. 

Bihartik aurrera, maiatzak 6, eta maiatzaren 20ra arte, zabor bilketaren langileen greba deialdia egin dala jakinarazo deuskue. 

Horregaz lotuta, Eusko Jaurlaritzak onartutako gitxienezko zerbitzuak honako honeek izango dira:  

-Errefusa alboko karga-sistemagaz; egun honeetan egingo da bilketa: astelehen, eguen eta zapatuetan. 

-Errefusa atzeko karga-sistemagaz; egun honeetan egingo da bilketa: martitzen, eguazten eta barikuetan. 

Mungiako Udalak, orain arte egin dauan lez, mungiarron interesen alde egingo dau. Alde bien arteko bitartekaritza lanetan bere jarraituko dau, eurek egoki ikusten badabe. Mungiar guztion onerako, Mungiako Udalak, bai enpresari, bai langileei, adostasunaren aldeko ahalegin zintzoa egiteko dei egiten deutse.