Albisteak

NORDIC WALKING HASIBARRIENTZAT

Erritmo biziago edo motelagoan ibiltean datza, jarduera hori egiteko makila espezifiko batzuek emoten deuskuen laguntzagaz. Sano onuragarria da artikulazioetan eragin txikia daukalako, eta, beraz, ez dauka kontraindikazinorik.

IZEN EMOTEA:

-Martiaren 20tik 31ra (biak barne)

-Kiroldegian, ez da beharrezkoa izango abonatua izatea.

 EDADEA: 16 urtetik gorakoentzat

PREZIOA: doan

PLAZA KOPURUA: mugatua izango da eta Mungian erroldatuek lehentasuna izango dabe.

DATA: apirilak 4

ORDUTEGIA: 10:00-11:30

DUTXAK: dutxa zerbitzua egongo da jardueran parte hartzen daben pertsona guztientzat.

MOTXILAK ETA/EDO OBJETU PERTSONALAK: kiroldegiaren barruko armairuak erabili ahal izango dira eta erabiltea gomendatzen da.

ANTOLAKETA: jarduerea kiroldegian hasi eta amaituko dan ibilbide batean garatuko da, eta instalazinoko langileak arduratuko dira prestakuntza egiteaz eta jarduera gainbegiratzeaz.

MATERIALA: zapatilak, kirol-erropa erosoa eta ur-botilatxua motxila txiki baten. Kirol sailak emongo dauz jarduerea egiteko makilak.

MAILA: hasibarrientzat

* OHARRA: baldintza klimatologikoek jarduera garatzeko aukerarik emoten ez badabe, aste horren hasikeran jakinarazoko da noiz aldatuko dan jarduera edo noiz eten.