Albisteak

Mungiako Udalak Torrebilellako irisgarritasuna hobetu du eskailera elektriko bat jarrita

Helburua Kultur Etxeko areto nagusia erabiltzen duten pertsona eta elkarte guztien beharrei erantzutea da.

Mungiako Udalak lanean jarraitzen du Mungia toki irisgarriagoa izan dadin. Oraingo honetan, Torrebillela Kultur Etxean izan da, irisgarritasuna hobetzeko eta udal eraikina erabili ohi duten pertsona eta elkarte guztien beharrei erantzuteko lanak eginez. Hauek, Torrebilellako ekitaldi-aretoan eskailera-salbamendu elektriko bat jartzea izan dira, agertokira igotzea errazteko. Horretarako, Udalak 18.137’90 €-ko inbertsioa egin du guztira (BEZa barne).

Alaitz Erkoreka Mungiako alkateak nabarmendu duenez, "zerbitzu eta azpiegitura bakoitza mungiar guztientzat irisgarriagoa egiteko lanean jarraituko dugu. Legegintzaldiaren hasieran hartu genuen konpromisoa da, eta horren alde lanean jarraituko dugu beharrezkoak diren esparru guztietan". Horrela, Udalak Kultur Etxean oztopo arkitektoniko garrantzitsu bat kentzea lortzen du, publiko guztien erabilera erraztuz.

Irisgarritasuna hobetzea

Mungiako Udalak Mungia toki irisgarriagoa bihurtzeko bidean aurrera egiten jarraitzea jarri zuen helburu nagusien artean, eta ildo horretan ari da lanean. Hala, jarduera horri Legardako udal-futbol-zelaiaren harmaila berria gehitu behar zaio, irisgarritasuna eta segurtasuna nabarmen hobetu baitira. Era berean, Mungiako hainbat haur-parketan obrak martxan daude, hala nola Paladon eta Landetxon. Bertan, irisgarritasunaren aldeko apustua egiteaz gain, dauden jokoak jolas inklusiboagoekin aldatzen ari dira, pertsona guztiek goza dezaten.