Albisteak

Mungiako Sari Nagusia-Agustin Sagasti Memorialaren XI. edizinoa hartuko dau Mungiak

• Gaur aurkeztu da Mungiako Sari Nagusia-Agustin Sagasti Memorialaren XI. edizinoa Valentín Uriona Txirrindulari Elkartearen eskutik, Ager Izagirre Mungiako jarduneko alkatearekin, Alaitz Erkoreka jarduneko I alkateordearekin eta Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol diputatuarekin batera

Mungiako Sari Nagusia-Agustin Sagasti Memorialaren XI. edizinoa hartuko dau Mungiak bagilarem 18an. Nazinoarteko proba honetan, estatuko tropel afizionatuko talderik onenak biltzen dira, atzerriko eskuadrekin batera. Gaur aurkeztu da lasterketa Torrebillela Kultur Etxean, Valentin Uriona Txirrindulari Elkartearen eskutik, Ager Izagirre Mungiako jarduneko alkatearekin, Alaitz Erkoreka jarduneko I alkateordearekin eta Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol diputatuarekin batera, Marino Lejarreta eta Ruben Gorospe profesional ohiekin eta txirrindulari munduko beste aurpegi ezagun batzuekin batera. 

Halaber, Valentín Uriona Txirrindulari Elkarteak, ohi bezala, ekitaldi kultural batekin laguntzen dau lasterketaren ospakizuna. Aurtengo edizioan, antolatzaileek 'Bizkaitarrak Tourrean' izeneko argazki erakusketea prestau dabe, eta Torrebillela Kultur Etxean izango da ikusgai bagilaren 23ra arte. Horren bidez, Bizkaiko txirrindulariek protagonizautako unerik onenak berbiziko dira 30 argazkitan. Irudi bakotxak bere azalpena dau, eta horrela ikusleak ulertu ahal izango dau zelakoa zan lehengo txirrindularitza eta zenbat aldatu dan azken aldian.

Mungiako Sari Nagusia-Agustin Sagasti Memoriala nazinoarteko proba da, eta bertan afizionau mailako tropeleko talderik onenak batu dira. Ganera, Agustin Sagasti herritarraren eta txirrindulari profesional handiaren figura dakar gogora. Lasterketa 2011n hasi zan egiten, eta edizino gitxi bete dituan arren, ospe handia lortu dau. Aipatzekoa da aurreko edizinoetako 10 irabazleek tropel profesionalera jauzi egitea lortu dabela.

25 talde, 200 txirrindulari

Domekan (10:00etan) 23 urtez azpiko Nazinoarteko txirrindulariak alkartuko dira Mungian proba historiko honetan parte hartzeko. Euskal talde guztietako profesionalak, estaduko talde nabarmenak eta Frantzia eta Italiako txirrindulariak. Guztira 25 taldek eta 200 profesionalek 138 kilometro egin beharko ditue, Mungia-Gamiz-Meñaka-JatabeLaukiz-Gatika-Mungia zeharkatzen dauen 34,5 kilometroko zirkuituari 4 itzuli emonez