Albisteak

Mungiako kaleak eta bideak barriztetan

Mungiako kale eta bideek aurpegi barria daukie

Gitxi-gitxika, Mungiako kale eta bideek aurpegi barria daukie udala asfaltetako egiten dabilan lanei esker.

Aurtengo lehen zatian, herri barruko kale honeek asfaltau dira: Landetxo kalea, Usandizaga Eresgille kalea, Palado kalea, Sagardi kalea, Elorduigoitia kalea, Aritz bidea eta Neurketa kalea; eta, auzoetan, barriz: Markaida bidea eta San Martin bidea.

Lanak Asfaltia enpreseagaz egin dira, eta esleipena 406.856,90 eurokoa izan da, Bizkaiko Foru Aldundiko 'Herriak egiten' funtsagaz ere. Danetara, alfastetako egindako lanak kontuan hartuta, 11.081,5 m2 egin dira. 2022ko urtearen bigarren zatian, 21.430 m2 asfaltauko dira, lanen inbersinoa 703.034,22 eurokoa izango da eta Orsa enpreseari esleitu jakoz.

Herri barruko tokiak honeek izango dira: Aurelio Artetxe aparkalekua, Errekatxu kalea, Lauaxeta Olerkariko biribilgunea, Goggomovil biribilgunea eta Bermeo bidea; eta, auzoetan, barriz: Atxuri bidea, San Martin bidea (II. fasea), Elorriaga bidea, Arritugane bidea eta Derio bidea.