Albisteak

Mungiako AMAtxu Saria aurten umeak hartzen dabezan familiak hartuko dabe

• Ekitaldia datorren domekan, maiatzak 7, izango da Landesa Plazan, 13:15ean, eta bertan izango dira Ager Izagirre alkatea eta udalbatzako hainbat kide

• AMAtxu Sariak, gehienetan modu anonimoan eta trukean ezer eskatu barik egindako baldintza bako ahalegin eskuzabalari aitortzen zaion esker onaren erakusgarri da; aurton bere XX. edizinoa betetan dau

• Bizkaiko Foru Aldundiaren familia-harrerako programa 25 urtez aintzatetsiko da, gazteei etxea aurkitzen laguntzeagaitik

• Ekitaldia datorren domekan, maiatzak 7, izango da Landesa Plazan, 13:15ean, eta bertan izango dira Ager Izagirre alkatea eta udalbatzako hainbat kide

• AMAtxu Sariak, gehienetan modu anonimoan eta trukean ezer eskatu barik egindako baldintza bako ahalegin eskuzabalari aitortzen zaion esker onaren erakusgarri da; aurton bere XX. edizinoa betetan dau

• Bizkaiko Foru Aldundiaren familia-harrerako programa 25 urtez aintzatetsiko da, gazteei etxea aurkitzen laguntzeagaitik

Datorren domekan, maiatzaren 7ean, Amaren Egunagaz bat eginez, Mungiako Udalak Amatxu Sariaren XXI. edizinoa ospatuko dau. Aurton, 2023an, umeak hartzen dabezan familia guztiek egiten duten lana aitortuko du, baita Bizkaiko Foru Aldundiaren familia-harrerako programa ere.

Ekitaldia 13:15ean izango da Landesa Plazan, Jesus Lizasok sortutako jatorrizko AMAtxu eskulturea dagoan lekuan. Ager Izagirre alkatea izango da ekitaldiaren buru, udalbatzako hainbat kidegaz batera, eta Udaleko Dantza Eskolako umeek eta Mungiako Taket Bertso Eskolako 3 bertsolari gaztek hartuko dabe parte; horren ganera, J.M Arregi abesbatzaren musika-emanaldia egongo da.

Aurton, umeak hartzen dabezan familiei emango zaie AMAtxu saria; izan ere, familiaharrera babes-neurri bat da, gurasoegaz bizi ezin diren haur eta nerabeei aukera ematen diena aldi batez etxe alternatibo batean garatzeko, garapen biopsikosozial osoa bermatuz. Familia horiek laguntza profesional espezializatua dute, alde batetik, familiaren lana errazten duena, eta, bestetik, haur eta nerabe horien bilakaera pertsonala eta soziala.

Familia horien lana saritzea erabaki da, altruismo gorenaren eta justizia sozialaren adibide direlako. Haur eta nerabeei familia-giro normalizatuan hazteko aukera emateagatik. Etorkizun hobea izateko aukera emateagatik. Zoriontasuna handitu eta konfiantza eskaintzeagatik.

Gure herrian, lan altruista hori egiten duten hainbat familia ditugu. Beren ahalegin eta elkartasunekaz hainbeste haur eta neraberi aukera hori eman dieten familiak. Babes-, maitasun- eta afektu-lan baliotsu hori dela eta, AMAtxu Saria 2023 familia horiek eta Bizkaiko Foru Aldundiaren programa aintzatetsiko ditu.

AMAtxu Sarien XXI. edizinoa

AMAtxu Sariak ama guztiek euren seme-alaben alde ez ezik, euren familien alde be modu zabalagoan eta, oro har, edozein errazoirengaitik beste batzuen arretea eta zaintzea behar daben guztien alde euren borondatez egiten daben guztia aitortu gura dau. Emakumeek egin ohi daben lana da, eta ez dau izan merezi dauen balio sozialik ezta sari ekonomikorik bere.

Mungiako AMAtxu Sariak gehienetan modu anonimoan eta trukean ezer eskatu barik emotearen aintzatespena adierazoten dau. Hori guztiagaitik, aurton, hogeitabatgarren edizinoan, Mungiako herriak, eta bere izenean udalbatzak, AMAtxu 2023 Saria emongo deutse umeak hartzen dabezan familiei eta Bizkaiko Foru Aldundiaren familia-harrerako programari.