Albisteak

Mungiak Udalaren barne antolaketa onartu du

Gaur Udaletxeko Batzar Aretoan egindako ezohiko osoko bilkuran gobernu-talde berria antolatu da

Mungiak datozen lau urteetarako Udalaren barne antolaketa onartu du. Izan ere, gaur eguerdian Udaletxeko Batzar Aretoan egindako ezohiko osoko bilkuran, 2023-2027 legegintzaldirako gobernu-taldea eratu da. Horrela, Mungiako Udalaren ordezkariak Udaletik kanpoko erakundeetako kide anitzeko organoetan izendatzeaz gain, hurrengo lau urteetarako udal-arloen antolaketa ere zehaztu da.

Ildo horretan, Mungiako Udaleko gobernu-taldearen antolaketa 2023-2027 legegintzaldirako honako hau da:

-Alaitz Erkoreka Baraiazarra, Alkatea.

-Lehen Alkateorde eta Gobernu Batzordeko kide den eta Baliabide Orokorrak, Antolakuntza, Garapen Iraunkorra, Gobernu Irekia eta Berrikuntza, Proiektu Estrategikoak, Turismoa eta Kirolak Sailetako arduradun izango da Nagore Torre Ureta.

-Bigarren Alkateorde eta Gobernu Batzordeko kide den eta Lurralde Arloko Zinegotzi arduraduna izango da Leire Bilbao Altonaga.

-Hirugarren Alkateorde eta Gobernu Batzordeko kide den eta Gizartekintza, Berdintasuna, Gazteria, Hezkuntza, Sustapen Ekonomikoa eta Enplegua eta Komunikazioa Sailetako arduradun izango da Bakarne Egia Larrauri.

-Laugarren Alkateorde eta Gobernu Batzordeko kide den eta Ekonomia eta Finantzak eta Giza Baliabideak Sailetako Zinegotzi arduraduna izango da Asier Areitio Ibarluzea.

-Bostgarren Alkateorde eta Gobernu Batzordeko kide den eta Euskera eta Kultura Sailetako Zinegotzi arduraduna izango da Idurre Urresti Pellejero.

-Obrak eta Zerbitzuak Saileko Zinegotzi Arduradun izango da Markel Dominguez Uriagereka.

-Auzoetako Zinegotzia Iñaki Zarraga Barandika izango da.

-Merkataritza eta Ostalaritza, Enplegurako Prestakuntza eta Garraioak Sailetako Zinegotzi Arduradun izango da Yoana Menchaca Sánchez.