Albisteak

Mungiak Tabako bako XIX. Kros familiarra hartuko dau datorren barikuan, bagilak 9

Jarduera hau maiatzean eta bagilean Mungian egiten ari diran Osasunaren Aldeko jardueren barruan kokatzen da

- Jarduera hau maiatzean eta bagilean Mungian egiten ari diran Osasunaren Aldeko jardueren barruan kokatzen da

- Mungialdeko Mankomunitateko Adikzinoen Prebentzinorako Zerbitzuak, Mungia Atletismo Taldeak, Mungia Saskibaloi Taldeak, Mungialdeko Gurutze Gorriak eta Babes Zibila bat egin dabe familia-lasterketa honetan, Tabakorik Gabeko Munduko Eguna ospatzeko

- Luzera jauziko eta altuera jauziko probak be egongo dira

Maiatzaren 31n urtero ospatzen dan Tabakorik Gabeko Munduko Eguna dala eta, eta Osasunaren Alde Programan maiatzean eta ekainean garatzen diran ekintzen esparruan, Mungialdeko Mankomunitateko Adikzinoen Prebentzinorako Zerbitzuak, Mungia Atletismo Taldea, Mungia Saskibaloi Taldea, Mungialdeko Gurutze Gorria eta Babes Zibilarekin batera, Tabako Bako XIX. Familia Krosa ospatuko dabe bariku honetan, bagilaren 9an.

Horrela, programazinoa 17:00etan hasiko da Matxin Enparantzan, lasterketaren aurretik egingo diran luzera eta altuera jauziko probekaz. Jarduera honeen helburua umeek atletismo modalitate ezbardinak modu entretenigarri eta dibertigarrian ezagutzea da.

Lasterketa 18:45ean atarako da Matxin Enparantzatik. Aurten, parte-hartzaile kopuru handia dala eta, adinaren arabera lau kategoria egongo dira, 4-5 urtetik 13-14 urtera, distantzia desberdinekaz. Izen-emotea doakoa izango da, eta dortsalik ez daukien umeek urteera baino ordubete lehenago eskatu ahal izango dabez. Dortsala lasterketa amaitu arte mantendu behar da. Halaber, ibilbidea amaitutakoan, parte-hartzaile bakotxari opari bat emongo jako.