Albisteak

Mungiak ‘Oporrak Bakean 2024’ programan parte hartuko du berriro

Harrera-programa honetan parte hartzea eskatzeko epea apirilaren 12ra arte luzatuko da

Duela bi hamarkada baino gehiagotik ohikoa den bezala, Mungiak Fronte Polisarioak Euskadin duen Ordezkaritzak antolatutako "Oporrak Bakean" programan parte hartuko du. Ekimen honen bidez, saharar errefuxiatuen kanpamentuetan bizi diren neska-mutilei aukera ematen zaie uztailean eta abuztuan bizi diren tokitik ateratzeko eta mungiar familiekin batera beste errealitate bat ezagutu ahal izateko. 
 
Horrela, 8 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago programa, errefuxiatuen kanpamentuetan jaio eta hazi direnak eta, familiekin batera, erbestealdi luzea jasaten ari direnak. Horrez gain, programak erraztu nahi du haur sahararrek kultura eta hizkuntza berri bat ezagut dezaten, baita babes-eremuetakoaz bestelako errealitate bat ere, herritarrak Mendebaldeko Sahararen eta Saharar Herriaren egoeraz sentsibilizatuz eta saharar gizartearen eta euskal gizartearen arteko hurbilketa sustatuz. 
 
Iraganean 

2000. urteaz geroztik, Mungia programa honetan parte hartzen ari da. Zentzu horretan, Udalak bere gain hartzen du udalerrira datozen haurren bidaien kostua, eta, gainera, doan sartzen dira Udapasak programara, bai eta kiroldegiko kanpoko igerilekuen erabilera ere, bai beraientzat, bai harrera-familietako haurrentzat. 
 
Harrera-programa honetan parte hartzea eskatzeko epea apirilaren 12ra arte luzatuko da. Informazioa nahi izanez gero edo udan haur saharar bat hartzeko interesa izanez gero, 94.655.87.14 telefonora deitu edo gizartekintza@mungia.eus helbide elektronikora idatzi behar da.