Albisteak

Mungiak Nesken Larruzko Paleta Txapelketaren I. edizioa hartuko du

Bi jardunaldi jokatuko dira: finalerdiak ekainaren 16an, ostirala, eta finala eta hirugarren eta laugarren postuak ekainaren 30ean

Mungiako pilotalekua galaz jantziko da Nesken Larruzko Paleta Txapelketaren I. edizioa hartzeko. Txapelketa Udalak, Danak Bat klubak eta Innpalak antolatzen dute, eta Mungian jokatuko da oso-osorik, bi hitzordutan: lehena datorren ostiralean, ekainaren 16an, jokatuko dira finalerdiak; bigarrena, berriz, ekainaren 30ean, finalarekin. Azpimarratzekoa da bi jardunaldiak 19: 00etan hasiko direla.

Horrela, txapelketaren lehen edizio hau gaur egungo euskal larruzko palista onenetako eta esperientzia gehiago duten batzuek jokatuko dute, Saez, Zulaika eta Irazustabarrena bezalako protagonistekin. Kirol honetan etorkizun oparoa duten gazteentzako aukera ere izango da, Zugaza edo Anitua, adibidez.

Datorren ostiralean jokatuko dira finala eta hirugarren eta laugarren postuak zehaztuko dituzten finalerdietako bi partidak. Batetik, Etxebarria orozkotarrak taldea osatuko du Landajo zeaniztarrarekin, eta Irazustabarrena eta Anitua izango dituzte aurkari, Hernanikoa eta Aulestikoa, hurrenez hurren. Beste finalerdian Iturbe orozkotarra, eta Aretako Saez, Larrabetzuko Zugaza eta Zulaika gasteiztarra izango dute aurrez aurre.

Ekainaren 30ean, herriko jaietan, San Pedrotxu egunean zehazkiago, irabazleek Nesken Larruzko Paleta Txapelketaren I. edizioko finala jokatuko dute, eta galtzen dutenek egun horretan bertan jokatuko dute hirugarren eta laugarren postuagatik, finalaren aurreko partida batean.