Albisteak

Mungiak landare autoktono, apaingarri eta paisajekoen XVI. Azokea hartuko dau

Datorren zapatuan, apirilaren 22an ospatuko da, 10:00etatik 15:00etara, Foruen plazan, Euskal Pizkundea plazan, Matxin plazan eta euria egiten badau, Andra Mari inguruan

Mungiak landare autoktono, apaingarri eta paisajekoen Azokea hartuko dau datorren zapatuan, apirilak 22, Foruen plazan, Euskal Pizkundea plazan, Matxin plazan eta, euria egiten badau, Andra Mari inguruan. Sasoiko produktuak eta bertako landareak, apaingarriak eta paisajekoak herrira hurbiltzen dituan azokea da. Holan, haztegiek eta ekoizleek plazak kolorez eta bizitasunez beteko dituen euren lora eta landare sorta onenak batuko ditue. Baina horrez gan, eskaintza zabaldu egingo da eta landarakaz zerikusia daben liburuak eta makineria aurkitu ahal izango dira, baita erakusketak eta lorategietan erabilteko baliagarriak diran tailerrak be.

Holan, azokea 10:00etan hasi eta 15:00ak arte luzatuko da. 16 izango dira aurtengo edizinoa osotuko daben postuak: sei landare ekoizle, makineria saltzaile bat, sei janari ekoizle, bisuteriaz egindako landare saltzaile bi eta liburu saltzaile bat. Modu berean, zozketa bat eta gazteentzako zein helduentzako tailerrak be izango dira.

Zozketea eta tailerrak

Egunean zehar egokitutako postuetan produktuak erosten dituenek, azokako produktuen zozketa baterako txartelak jasoko ditue. Zozketea 14:00etan izango da. Beste alde batetik, goizean zehar, jente guztiarentzako tailerrak be izango dira. Halan, 11:00etatik aurrera, umeentzako Loran tailerra egingo da, Lekanda loradendaren eskutik. 11:00etatik 12:30era, konpostaje tailerra izango da konposta be banatuko dauen Ekaia Eko-gestión-egaz. Azkenik, 12:30etik 13:30era, Jakoba Errekondoren txandea izango da bere berbaldi eta kontsultategiagaz, ortuen eta fruta-arbolen inguruko galderei erantzunez.