Albisteak

Mungiak herria girotzeko ekintzak antolatu ditu apirilaren 6an, Athleticen Errege Kopako finalaren egunean

Partiduaz udal-pilotalekuan jarritako pantaila erraldoi batean gozatu ahal izango da

Mungiak bat egingo du Athleticen Errege Kopako finalarekin, kale mungiarrak girotzera bideratutako hainbat jarduerarekin. Horrela, apirilaren 6an, herria zuri-gorriz jantziko da 2024ko Errege Kopako finala bizitzeko.

Jarduerak 18:00etan hasiko dira, haurrentzako aurpegiak margotzeko tailer batekin. Hori Matxin plazan kokatuko da (Gaztegunean, euria egiten badu) 20:00ak arte. Halaber, 19:30etatik aurrera, Mckensy 's Clan Band eta Txaranga Txorongo taldeek euren musikarekin alaituko dituzte Mungiako kaleak.

Bestalde, udal pilotalekuak pantaila erraldoi bat hartuko du, 22:00etan hasiko den Athletic-Mallorca partidaz gozatzeko. Sarrera doakoa izango da aforoa bete arte.