Albisteak

Mungiak Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatuko du martxoan, publiko guztientzako jarduerekin

Mungiako Udalak, herriko elkarteekin elkarlanean, hainbat ekitaldi eta omenaldi egingo ditu martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta. Programazioa ez da soilik egun horretara mugatuko, hilabete osoan zehar jarraituko du, publiko guztientzako hamaika ekimenen bidez ikusgarritasuna eta babesa emateko.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruko jarduerak martxoaren 2an hasiko dira, Tallu Mendizale Klubak eta Bizkaiko Mendizale Federazioak antolatutako "Berdintasunaren aldeko gailurrak" 4. martxarekin, Udalaren babesarekin. Hau 9:00etan abiatuko da Matxin plazatik. Martxoaren 6an, asteazkena, 18:30etatik 20:00etara, Udaletxeko Erakusketa Aretoan, "Osasuna emakumeengan" izeneko hitzaldia eskainiko da, menopausiaren mitoei buruz hitz egiteko. Martxoaren 7an Tallu Mendizale Klubak "Emakumea eta Mendia" hitzaldia eskainiko du 19:00etatik 21:00etara Torrebillelan.

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, 9:00etan, omenaldia egingo zaie emakume baserritarrei Andra Marin, eta loreak eta txokolatea banatuko zaizkie protagonistei. Udalbatzak onartutako Udal Bandoa ere argitaratuko da. Arratsaldean, 20:00etan, mungiarrak Mungialdeko emakumeen elkarteek eta talde feministek udaletxearen aurrean deitutako kontzentraziora hurbildu ahal izango dira.

Martxoaren 8aren ondorengo programazioa

Martxoaren 8aren ondorengo egunetan egun horren inguruko jarduerek jarraituko dute. Martxoaren 9an, larunbata, "Erroak" dantza ikuskizuna, zuzeneko musika eta Loratzen dantza taldearen poemen irakurketa eta Ilargi musika taldeak Euskal Pizkundea etorbidea girotuko du 13:30ean. Egun horretan bertan, 19:30ean, Diz-Diz elkartearen "Señoras sin señores" antzerki tailerra izango da Olalde aretoan. Bestalde, martxoaren 11n, igandea, Andra Marin izango da Mungiart elkarteak antolatutako Emakume Artisauen Azoka, 11:00etatik 15:00etara. 

Martxoaren 12an, 18:30etatik 20:00etara, Udaletxeko Erakusketa Aretoan, emakumeei zuzendutako beste hitzaldi bat izango da, "Osasuna emakumeengan" izenekoa. Oraingo honetan, menopausian sexualitatea eta desira landuko dira.

“Lilith kodea" Scape Roomak martxoaren 8an itxiko du programazioa. Jarduera hau Gaztegunean egingo da martxoaren 16an, larunbata, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Jolas horretan, emakumeek gizateriaren aurrerapenean duten papera balioesten da. Joko erakargarri honen formatuak gazteen zein familien parte-hartzea ahalbidetzen du. 45 minutu inguru irauten du eta, ondoren, berdintasunaren gaiarekin lotutako photocall dinamizatu batean parte hartzen da. Bertan parte hartzeko ezinbestekoa izango da izena ematea, gaztegunea@mungia.eus helbidera mezu bat bidaliz edo 946553353 telefonora deituz.