Albisteak

Mungiak Bizkaiko Foru Aldundiaren Garbigune Mugikorra hartuko du datorren martxoaren 7ra arte

Lauaxeta Olerkari eta Landetxo kaleetako biribilgunearen ondoan dago

Mungiak Bizkaiko Foru Aldundiaren Garbigune Mugikorra hartuko du gaur, otsailak 22, eta Lauaxeta Olerkari eta Landetxo kaleetako biribilgunearen ondoan egongo da martxoaren 7ra arte. Instalazio horrek aukera emango die mungiarrei etxeetan sortutako hondakinak kentzeko, baimendutako garbigunera hurbildu beharrik izan gabe.

Ildo horretan, Garbigune Mugikorraren zerbitzuaren helburua birziklatzearen kontzeptua erraztea eta herritarrei hurbiltzea da, izan ere, aukera ematen du pertsonek ez dezaten mugitu behar izan jada existitzen diren garbigune tradizionaletara, udalerrian bertan egin ahal izateko.

Bestalde, Garbigune Mugikorrean honako hondakin hauek onartzen dira: etxetresna elektriko txikiak, sukaldeko tresneria, sukaldeko olioa ontzi itxian, telefono mugikorrak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, xurgatzaile kutsatuak, tonerrak, tinta-kartutxoak, kapsula metalikoak, kapsula plastikoak, pilak, CDak, DVDak, kassetteak eta erradiografiak. Horrela, Garbigune Mugikorra birziklatzeko eta karbono-aztarna murrizten aktiboki laguntzeko modu erraza da, hainbeste kalte egiten ari den klima-aldaketa eteteko.