Albisteak

Mungiak Bitxikiak elkarteko Bildumazaleen feriako XX. edizioa hartuko du

Apirilaren 6an eta 7an egingo da, Kiroldegian eta Legardako eskola-gunea

Bitxikiak elkarteko Bildumazaleen XX. feria Mungiara itzuliko da apirilaren 6an eta 7an. Horrela, bildumagintzaren munduko hitzordu garrantzitsuenetako batez gozatu ahal izango da udal kiroldegian eta Legardako eskola-gunean, larunbatean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era, eta igandean, hilaren 7an, goizeko 10:00etatik 14:30era.

Hogeigarren urteurrena dela eta, antolakuntzak bere abentura hasi zuenetik izan duen ibilbidearen atzera begirakoa aurkeztuko du. Ohi bezala, LEGOren dioramen erakusketa zabala egongo da, eraikin eta eszena antolatuekin. Agrunortek, berriz, tren-maketa ikusgarri bat aurkeztuko du, zehaztasun handiz egina. EuskoPlayren eskutik, era guztietako paisaia eta jarduerekin osatutako dioramen muntaketaz ere gozatu ahal izango da. Panpina-etxeek presentzia handia izango dute.

Bitxikiak elkarteko erakusketa ezagunak ere ez dira faltako. Erakusketa-gunean, garrantzi berezia emango zaie Bitxikiak elkarteko kideen bildumei. Bestalde, ohiko Erosketa-Salmenta atalak ordezkaritza zabala izango du eta sailkapen-materialei buruzko azken nobedadeak izango ditu. Bildumagileen elkarteek azokan sustatu ahal izango dute beren jarduera. Halaber, Trukearen atalak aulkiak eta mahaiak izango ditu, egonaldia erosoagoa izan dadin.