Albisteak

Mungiak 2023ko Zinema Ikusezinaren Nazioarteko 15. Jaialdia hartuko du urriaren 20tik 22ra

Aurten ere, aniztasun eta konpromiso sozialez beteriko zinema erakutsiko da Torrebillela Kultur Etxean, Jaialdiaren egoitzan Mungian, urriaren 20, 21 eta 22an.

Mungia izango da aurten ere 2023ko Zinema Ikusezinaren Nazioarteko 15. Jaialdian parte hartuko duen egoitzetako bat. Jaialdi horren helburua munduko leku guztietatik iritsitako ikus-entzunezko piezen bidez gizarte gaien inguruan sentsibilizatzea da. Hitzordua urriaren 20, 21 eta 22an izango da Torrebillela Kultur Etxean, proiekzio guztietarako doako sarrerarekin.

Zinemaldi honek gizartea hausnarketara eta eztabaidara gonbidatzen du, komunikatzaileen bitartez, beren fikziozko, dokumentaleko eta animazioko lanekin gizateriaren kausen bozeramaile bihurtu baitira. Izan ere, Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia urtero egiten da, aniztasunez eta konpromiso sozialez beteriko zinema erakusteko. Ezinbesteko hitzordua Garapenerako Lankidetzarekin, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzarekin, Giza Eskubideekin, Genero Berdintasunarekin, kulturartekotasunarekin eta elkartasunarekin lotutako gaiak aztertu nahi dituzten guztientzat.

Urriaren 20an, ostirala, jaialdiaren aurkezpena izango da eta lan hauek aurketuko dira saio bakarrean (19:30-21:00): “BROKEN WINGS”, “CONSTRUCTORAS DE SUEÑOS – COUMBA”, “BUSCADORAS: TERESA QUIÑONES”, “ALEGRE Y OLÉ” eta “IMELDA NO ESTÁ SOLA”.

Urriaren 21ean, larunbatean, bi saio egongo dira (19.30-21:00 / 21:30-23:00) eta bertan honako filmak ikusi ahal izango dira: L’ARGENT, LA LIBERTÉ, UNE HISTOIRE DU FRANCIN THE SHADOW OF PIGEON WINGS”, “ARNASA” eta “LA ILUSIÓN DE LA ABUNDANCIA”.

Amaitzeko, urriaren 22an, igandean, saio bakarrean (19:30-21:00) emanaldi hauek izango dira: “LA CAJERA”, “THE RIGHT WORDS”,  “HAU ETXEA BADA”,  “MOTHERTRUCKERS” eta “LA VIDA ENTRE DOS NOCHES”.

Saioak eta gero, eztabaidarako espazioa izango da, hainbat filmeetako zuzendariekin.