Albisteak

Mungiak 'Tour Egunaren', hurrengo hilebeteetan Bizkaia zeharkatuko dauen txirrindularitzaren jaiaren, laugarren etapa hartuko dau

Plaka oroigarri bat emongo deutse Valentin Uriona txirrindulari elkarteari, Agustin Sagasti txirrindulari profesionalaren familiari eta Marifeli...

Mungian, 2022ko irailaren 15ean. Domeka honetan, Frantziako Tourreko Grand Départ Pays Basque izenekoaren aurreko urtean, Bizkaian egingo diren 18 Tour Egunen laugarren edizinoa ospatuko da Mungian. Tour Egunaren helburu nagusia txirrindularitza sustatzea da, bai kirolaren bai mobikortasunaren ikuspegitik, bizikleta garraiobide lez sustatuta. Holan, domeka honetan, Mungian familiei zuzendutako hainbat jarduera eta tailer egingo dira. Horrez gain, jardunaldiak kirol hori sustatzen daben txirrindularientzako eta ibilpide profesionalean nabarmendu diran tokiko txirrindularientzako omenaldia izan gura dau.

Holan, oroitzapeneko plaka bat emongo deutse Valentin Uriona Txirrindulari Elkarteari, herrian txirrindularitza sustatzeko egiten dauen ahaleginarengaitik, Agustin Sagasti txirrindulari mungiar zanaren familiari eta Marifeli Bengoari, bertako emakumezkoen txirrindularitzaren ordezkari lez, bere 62 urteakaz pedalei eragiten eta jardunean jarraitzen dauelako.

Matxin eta Foruen plaza aukeratu ditue Tour Eguneko tailerrak egiteko. 10:30etik 14:30ak arte, bertaratzen diran guztiek hezkuntza-gelaz gozetako aukera izango dabe. Bertan, jolasen bidez eta Tourreko Maxoo maskota ofizialaren eskutik, 14 urte bitarteko umeei txirrindularitzaren, bizikletaren ezagutzaren, eta oinarrizko arauen barri emongo jake.

Aukeratutako espazioek, bizikletaren mantentzeari eta konponketari buruzko oinarrizko nozinoak ikasteko hainbat tailer izango ditue bai eta lapurretak saihesteko babesari buruzkoak be.

Bizikletak aukeratzeko eta probetako tailer bat egongo da. Bertan, persona espezializau batek bizikleta moetari eta erabiltzaile bakotxarentzako neurri egokienari buruzko aholkuak emongo ditu. Gynkana batean eta pumptruck batean, hurbiltzen diran umeak bizikletaz ibiltearen esperientziaz gozauko dabe.

Euskadi Fundazinoaren karpan arrabol birtualak egongo dira, pantaila batean lasterketa bat simuletan, eta parte-hartzaileek pedalei emon beharko deutse saria eskuratu ahal izateko.

Mobikortasun-karpan bizikleta elektrikoak probetako aukera eskiniko da, azken urteotan kontuan hartu beharreko garraiobide bihurtzen ari diralako. Bizikleta berezi bat be egongo da urritasunen bat daukienentzat. Tourraren museoko karpan Tourraren historia eta Bizkaiak Frantziako txapelketagaz daukan harremana kontauko dira. Tourreko 4 maillot ofizialak erakutsiko dira bertan.

Ganera, jarduera guztietan parte hartzeagaitik opari bat banatuko da: Tourraren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren logoak dituen botilatxo berezia.