Albisteak

Mungiak, munduko leku guztietatik heldutako ikus-entzunezko piezen bidez gai sozialei buruz sensibilizetako helburua dauen Zinema Ikustezinaren Nazinoarteko 14. Jaialdia 2022 hartuko dau hiru egunez.

- Aurten be, aniztasunez eta konpromiso sozialez betetako zinema izango da ikusgai Torrebillela Kultur Etxean, Zinemaldiaren Mungiako egoitzan,...

Mungian, 2022ko urriaren 11n.

Aurten be, Mungia izango da 2022ko Zinema Ikustezinaren Nazinoarteko 14. Jaialdiaren egoitzetako bat. Gizartea hausnarketara eta eztabaidara gonbidatzen dauen jaialdia, fikzinozko, dokumentaleko eta animazinozko lanakaz gizateriaren kausen bozeroale bihurtu diran komunikatzaileen bitartez. Izan be, Zinema Ikustezinaren Nazinoarteko Jaialdia urtero ospatzen da aniztasunez eta konpromiso sozialez betetako zinema erakusteko. Ezinbesteko hitzordua da Garapenerako Lankidetzagaz, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzagaz, Giza Eskubideakaz, Genero Ekitateagaz, Kulturartekotasunagaz eta alkartasunagaz zerikusia daukien gaiak aztertu gura dituen guztientzat.

Urriaren 14an, barikuan, egingo da jaialdiaren aurkezpena, eta saio bakar batean (19:30-21:00) lan honeek proiektauko dira: "Bizitzaren jokoa", "Estresetik iheska", "Meu nome é maalum", "De menos", "Kiné", "Memoria" eta "La utopía de la mariposa", Euskadi, Brasil, Espainia, Senegal, Uzbekistan eta Mexikoko ikus-entzunezko materiala. Urriaren 15ean, zapatuan, saio bi egongo dira (19:30-21:00/21:30-23:00), eta lan honeek proiektauko dira: "La utopía de los indignados", "Nora y Margarita", "Los días libres", "Iyonel", "La memoria de Taty", "Yauri Etxalde", "Nur y Abrir", "Un paisaje sin regreso", "17 minutos con Nora" eta "Camila Hunck", Txile, Espainia, Guatemala, Argentina, Kolonbia, Euskadi, Palestina eta Dominikar Errepublika ordeztuz.

Amaitzeko, urriaren 16an, domekan, saio bakar batean (19:30-21:00), bertaratutakoek lan honeen erakustaldiaz gozatu ahal izango dabe: "Como pez en el agua", " Miedo", "Oro Rojo", "Ah mucen cab", "Basordas el no-territorio / Lurraldea ez dena", "Mulaqat" eta "Sorda", Espainia, Mexiko, Euskadi eta Pakistango zintak.

Saioen ostean, film batzuen errealizadoreakaz eztabaidarako gunea zabalduko da. Sarrerak jaialdiko hiru egunetan egongo dira eskuragarri Torrebillelako leihatilan, 18:30etik aurrera.