Albisteak

MUGIMENT KIROL TXARTELA

Mungiak bat egin dau mugiment kirol txartela ekimen bateratuagaz

Mugiment Kirol Txartela doako 'txartel birtuala' da. Bere helburua erabiltzaileei kirola sustatzea eta kirol eskaintza zabaltzea da. Horren bidez, abonatuek sarean atxikita dagozan beste udalerrietako kirol-instalazinoak erabili leiez, abantailak esanguratsuak dira.

 

Txartela birtuala izanda, internet-eko konexioa daukan gailua besterik ez da behar. Ondoren, deskargatu Google Play-n eta App Store-n mugiment kirol txartela app-a. Jarraian, datu pertsonalak eman, baita  posta elektronikoa, NANa eta jagokon kirol entitatea zehaztu bere. Behin entitatea baliozkotuta, abisua jasoko du erabiltzaileak. Momentu horretatik aurrera, arazo barik erabili ahal izango da mugiment kirol txartela.

 

App-ean zehazten da kirol txartelara atxikita dagozan udalerrien zerrenda.

 

Egun udalerri hauek dagoz atxikita programara:

Santurtzi, Portugalete, Ortuella, Trapagaran, Zierbena, Abanto-Zierbena, Sestao, Barakaldo, Muskiz, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Oñati, Amurrio, Laudio, Ugao-Miraballes, Bakio, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Bermeo, Erandio, Gernika, Getxo, Lemoa, Sopela, Durango, Berriz, Elorrio, Sondika, Zamudio, Lekeitio, Mungia eta Markina-Xemein.