Albisteak

Miren eta Roberto Etxebarriak "Kolpatuz" bere azken diskoa aurkeztuko dute Mungian datorren larunbatean, urriak 14

Kontzertua Olalde Aretoan izango da, 20:00etan. Lan honetan Robertok berak konposatutako erritmo eta melodiekin osatutako errepertorio anitza entzun daiteke; kopla zaharren zein letra berrien bilduma handia.

Miren eta Roberto Etxebarriak, musikari talde batekin batera, "Kolpatuz" azken diskoa aurkeztuko dute Mungian, Roberto berak konposatutako erritmo eta melodiekin osatutako errepertorio anitza. Kontzertua urriaren 14an izango da, larunbata, 20:00etan, Olalde Aretoan. Sarrerak 10 euroko prezioa du.
Roberto Etxebarria trikitilariak 40 urte eman ditu musika munduan, eta lan honetako gaietan islatzen da ibilbide hori. Erritmo, melodia eta testura anitzak alaba eta aitaren ahotsekin osatzen dira, letrak ere paper garrantzitsua hartuz; kopla zaharren zein letra sortu berrien bilduma handia. Koplekin batera, protagonismo handia dute gitarra, kontrabaxua, mandolina eta haizezko instrumentuek, Mirenen panderoarekin eta Robertoren trikitixarekin batera.

Tradizioa, transmisioa eta sorkuntza dira datorren larunbatean publiko mungiarrak zuzenean entzun ahal izango duena.