Albisteak

Martxoaren 23an, larunbata, Urrezko Pala Pro txapelketaren finala jokatuko da Mungiako pilotalekuan 15:30etatik aurrera

Finalerako sarrerak egun berean salduko dira, martxoaren 23an, larunbata, 14:45etik aurrera Udal pilotalekuko leihatilan.

Gaur, Urrezko Pala Pro Txapelketako IV. edizioari amaiera emango dion jardunaldiko pilota aukeraketa egin da. Bertan, txapeldun berriak zein hirugarren eta laugarren postuak erabakiko dira. Jardunaldi hau, azkena otsailaren 9an txapelketa hasi zenetik, datorren larunbatean izango da, martxoaren 23an, 15:30etatik aurrera, Mungiako Udal Pilotalekuan. Finala Maldonadok eta Ibai Perezek, lehenengo sailkatuek, Necol eta Urrutia bigarrenen aurka jokatuko dute.

Txapelketako bosgarren jardunaldian gozatu ahal izan zen partida hau, lehia bizia izan zen, bosgarren seteko azken tantoan erabaki zena, Maldonadok eta Ibai Perezek garaipena lortuta. Finala zertxobait ezberdina izango da, izan ere, pilotariek final bateko urduritasuna kudeatu beharko dute, non joko erritmo altua ezartzen duten bi aurrelari eta bi atzelari ezberdin ikusiko diren, non Ibai seguruago dagoen, eta Iñakik pilotari gogorrago jotzen dion.

Hirugarren eta laugarren postuak ere jokatuko dira. Txapelketako beteranoek jokatuko duten partida da: Gaubeka eta Fusto. Armintzarrari Gordonek bizkarra emango dio, finalera iritsi ez den arren, behetik gorako txapelketa bat jokatu baitu. Alkortak txapelketa erregularra jokatu du, eta argentinarraren bizkartzaina izango da.

Finalerako sarrerak egun berean salduko dira, martxoaren 23an, larunbata, 14:45etik aurrera Udal pilotalekuko leihatilan. Antolatzaileek sarrera erostea eta pilotalekura behar adina denboraz sartzea gomendatzen dute.