Albisteak

Martxan da Mungiharro 2024 egutegirako argazki lehiaketea

Argazki lehiaketan parte-hartzeko epea urriaren 31ra arte luzatu
dogu.

-Epea 2023ko urriaren 22ra arte dago zabalik.

-Epaimahai profesional batek finalera pasauko diran eta herritarrek aukeratzeko erakutsiko diran irudiak aukeratuko ditu

-Herri-hautaketan parte hartzen daben guztien artean 100 €-ko balioa dauen Mungiako produktuen saski bat zozketatuko da

-Puntu gehien lortzen dituan argazkia izango da irabazlea eta egutegiaren azala ilustrauko dau. Egileak Mungiako establezimenduetan konsumiduteko 300 €-ko bonua jasoko dau

Mungiako Udalak Mungiharro 2024 egutegirako argazki lehiaketearen beste edizino bat jarri dau martxan. Parte hartzeko epea 2023ko urriaren 22ra arte dago zabalik.

2024an, gure herria eta kirola izango dira protagonista udalerriko egutegian. Argazkiek Mungiako herria eta mungiarrak kirol jarduerak egiten islatu beharko ditue. Irudiak orijinalak izan beharko dira eta lehiaketaren gaia ilustrau beharko dabe.

Ezin izango da beste lehiaketetan saritutako lanik aurkeztu. Lehiaketa 16 urtetik gorako guztientzat dago zabalik. Adinbakoen kasuan, legezko ordezkariaren berariazko baimen idatzia izan beharko dabe.

Epaimahai profesional batek aukeratuko ditu finalera pasako diran irudiak. Irudi horreek herritarren aukeraketarako erakutsiko dira. Herritarrek (Mungian erroldatuta dagozan 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dabe) euren argazki gustukoenak aukeratu ahal izango ditue erakusketan bertan edo www.mungia.eus webgunearen bidez. Boto gehien jasoten daben 13 argazkiek ilustrauko dabe Mungiharro 2024.

Herritarren aukeraketa prozesuan parte hartzen daben guztien artean 100 €-ko balioa dauen Mungiako produktuen saski bat zozketatuko da. Puntu gehien lortzen dituan argazkia izango da irabazlea eta egutegiaren azala ilustrauko dau. Egileak Mungiako establezimenduetan konsumiduteko 300 €-ko bonua jasoko dau. Informazino gehiago: mungiarron.egutegia@gmail.com