Albisteak

KIROL UDAPASA 2023

IZEN EMOTEA: MAIATZAren 8tik BAGILAren 1era, biak barne

-Online: Udalaren webgunean (www.mungia.eus) eta Kirol Sailaren webgunean (www.mungiamartxan.com)

-Aurrez aurre: Kiroldegian, administrazino-ordutegian (astelehenetik domekara)

Aurtengo udarako, aurreko urteetan legez, Kirol Sailak Mungiako umeen Kirol UDAPASA prestatu dau; txandetan antolatuko da, bagilaren 21ean hasi (eguaztena) eta irailaren 1era arte.

Gure helburuak honeexek dira: umeek ondo pasetea kirolean, eta gurasoek hain beharrezkoa dan kontziliazinoa izatea. Horregatik, aurten aldaketak egin doguz, alde batetik, umeen esperientzia hobetzeko, eta, bestetik, familiei gehiago laguntzeko.

Jarduerak, ohi dan legez, askotarikoak izango dira, edade bakotxera egokituak, umeen arteko adiskidetasuna, lankidetza, nork bere mugak gainditzea eta antzeko jarrerak eta jokabideak sustatzeko helburuagaz.

INFORMAZIOA

ASTEKO TXANDAK: Astelehenetik barikura bitartean, jaiegunetan izan ezik, gura diran beste aukeratu ahal dira.

EDADEA: 2009 eta 2019* artean jaiotako umeak *4 urte beteta euki beharko dira ikastaroa hasi aurretik.

ORDUTEGIAK: 9:00 - 13:00 (4 ordu) edo 9:00 - 14:30 (5,5 ordu) *ordutegi bakotxak asteko prezio desbardina izango dau*.

LEHEN ORDUKO GELA: 8:00-9:00: tailerrak eta/edo jolasak egingo dira. *Taldea edo gela sortu ezkero, zerbitzu hori noizbehinka eskatu ahal izango da, 24 ordu lehenago jakinarazota. Eguneko prezio gehigarria (3 €) geroago fakturatuko da.

TXANDAK

1.TXANDEA: bagilaren 21etik 23ra (3 egun, ikasturtea amaitu eta gero).

2.TXANDEA: bagilaren 26tik 30era (29a jaieguna da).

3. TXANDEA: garagarrilaren 3tik 7ra.

4. TXANDEA: garagarrilaren 10etik 14ra.

5. TXANDEA: garagarrilaren 17tik 21era.

6. TXANDEA: garagarrilaren 24tik 28ra (25a jaieguna da).

7. TXANDEA: garagarrilaren 31tik abuztuaren 4ra (31 jaieguna da).

8. TXANDEA: abuztuaren 7tik 11ra.

9. TXANDEA: abuztuaren 14tik 18ra (15a jaieguna da).

10. TXANDEA: abuztuaren 21etik 25era.

11. TXANDEA: abuztuaren 28tik irailaren 1era.

Prezioak eta informazio gehiago beheko dokumentuan.