Albisteak

Izenaduba Basoak ‘Landetxoko Gauak’ ekimena hartuko du irailean, emakumeak protagonista izanda

Sarrerak: aurrez aurre Izenaduba Basoko leihatiletan
Nahi izanez gero, sarrerakin batera Landetxo Goikoa ikusteko aukera izango duzu, 20:30etatik aurrera egingo den bisita gidatuan parte hartzen baduzu
Udazkenari ongi etorria emateko lehenengo 100 sarrerak doan Landetxoko gauak ikuskizunetaz gozatzeko. Pasatu Izenadubatik eta hartu zurea!

‘Landetxoko Gauak’ ekimenak uztailean lortutako arrakastaren ondoren, Izenaduba Basoak ateak irekiko ditu berriro irailean Mungiako Udalak eta Izenaduba Basoak antolatutako ekimen hau hartzeko. Oraingo honetan, ‘Landetxoko Gauak’ ekintzak urtaro aldaketa ospatuko du modu berezi batean emakumezko ahotsen eskutik.

Horrela, hilabete honetako gainerako hiru ostiraletan -irailaren 15, 22 eta 29an- emakumeak ‘Landetxoko Gauak’-eko protagonista izango dira, Judit Nedermann (Idoia Asurmendi), Demode Quartet (Emakume Okerrak) eta Aire Ahizpak taldeen kontzertuekin.

Alaitz Erkorekak, Mungiako alkatea, adierazi du: "Udaletik badakigu ‘Landetxoko Gauak’ ekimenak oso harrera ona izan zuela udan, eta, zentzu horretan, Mungiako kultur jarduerak sustatzen jarraitzeko helburuarekin, beste saio bat antolatu dugu, baina oraingoan emakumeak protagonista direla. Horrela, Izenaduba Basoa bezalako eszenatoki paregabean musika ona entzuteko aukera eskaintzen diegu herritarrei".

Lehenengo kontzertua Judit Nedermann-ena (Idoia Asurmendi) izango da datorren irailaren 15ean, ostirala, 21: 00etatik aurrera. Bigarren emanaldia, Demode Quartet (Emakume Okerrak) taldeak eskainiko du, hurrengo ostiralean, hilak 22, ordu berean, 21:00etan. Kartela, berriz, irailaren 29an itxiko du Aire Ahizpak taldeak, 21:00etatik aurrera.

Landetxo Goikoa

Sarrerak aurrez aurre eros daitezke Izenaduba Basoaren leihatiletan, 9:00etatik 18:00etara, 35 euroren truke hiru kontzertuetarako, eta 15 euroren truke banakako kontzertu bakoitzerako. Halaber, azpimarratu behar da, sarrerarekin batera, ostiralero 20:30etatik aurrera egingo den bisita gidatu batean parte hartzeko aukera dagoela, Landetxo Goikoa ezagutzeko aukera emango duena