Albisteak

MUNGIAKO AURREKONTU PARTE-HARTZAILEEN BIGARREN FASEA

Hasi da aukeratutako proiektuak lehenesteko Mungiako aurrekontu parte-hartzaileen bigarren fasea

Hasi da aukeratutako proiektuak lehenesteko Mungiako aurrekontu parte-hartzaileen bigarren fasea

 

  • Bagilaren 6tik 19ra, herritarrek proiektu honeek balioesteko eta lehenesteko aukera daukie: parkour bat sortzea, autokarabanetarako gune bat egokitzea, txakurren aisialdirako gune bi sortzea, Mungiako alkarteen azoka egitea, Uriguen parkean ibilpide botaniko bat sortzea eta Mungia ezagutu ginkana egitea

 

  • Bagilaren 6an, astelehenean, 18:30ean, bilera edegia egingo da udaletxeko erakusketa aretoan, proiektuen eta prozesuaren xehetasun guztien barri emoteko

 

  • Astelehenetik aurrera leku honeetan emon ahal izango da botoa: HAZen, Udal Kiroldegian eta Behargintzan egongo diran hautestontzietan; bagilaren 10etik 17ra bitartean herrian zehar ibiliko diran karpa ibiltarietan; udalerriko hainbat lekutan egongo diran herritarren partaidetzarako postontzietan; eta udalaren webgunearen bidez

 

 

Mungian, 2022ko bagilaren 2an.- Lehenengo fasean batutako proposamenen balorazino teknikoa eta ekonomikoa egin eta gero, Mungiako Udaleko udalbatzak Mungiako herritarrek balorau eta lehenetsiko dituen 6 proiekturen zerrenda adostu dau. Mungiarren aldetik babes handiena jasoko daben proiektuak izango dira azkenean gauzatuko diranak. Botoa emoteko epea bagilaren 6an zabaldu eta bagilaren 19ra arte luzatuko da.

 

Ager Izagirre Mungiako alkateak azaldu dauenez, "orain, 2. fasean, aukeratutako 6 proiektuen artean mungiarrek interesgarritzat joten dituenak lehenesteko eta baloretako unea da, herritarrak entzuteko lehen fasea igaro ostean. Fase horretan, Mungiako herritarren 657 ekarpen batu ziran guztira".

 

Zehatzago, honeek dira Mungiako herritarrek balorau eta lehenetsi behar dituen proiektuak:

  • Parkour parke bat sortzea. 40.000,00 €
  • Autokarabanetarako gune bat egokitzea. 35.000,00 €
  • Txakurren aisialdirako gune bi sortzea. 22.000,00 €
  • Mungiako alkarteen azoka egitea. 11.000,00 €
  • Uriguen parkean ibilpide botaniko bat sortzea. 8.000,00 €
  • Mungia ezagutu ginkana. 7.000,00 €

 

 

 

Parte hartzeko epea eta modua

"Bi astez, bagilaren 6tik 19ra, mungiarrek sei proiektu horreek balorauz eta lehenetsiz hartu daikie parte. Ganera, datorren astelehenean, bagilaren 6an, 18:30ean, bilera edegia egingo dogu udaletxeko erakusketa aretoan, prozesuaren eta proiektuen xehetasunak azaltzeko", adierazo dau herriko alkateak.

 

14 eguneko epean, HAZeko, Udal Kiroldegiko eta Behargintzako hautestontzietan botoa emonez hartu daiteke parte. Bai eta egun eta leku honeetan instalauko diran karpetan be: bagilaren 10ean, barikuan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara Euskal Pizkundean; bagilaren 11n, zapatuan, 11:00etatik 14:00etara Euskal Pizkundean eta 16:30etik 20:00etara kiroldegian; eta bagilaren 17an, barikuan, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara Euskal Pizkundean. Beste aukera bat, Ametzabide kalean (autobus geltokia), Basozabaleta aparkalekuan, Bermeo bidean (autobus geltokia), Elordiganen (autobus geltokia), Euskal Pizkundea Etorbidean, Lauaxeta kalean, Laukariz bidean (autobus geltokia), Madalen bidean, Markaida bidean eta Plentzia bidean (autobus geltokia) egongo diran herritarren partaidetzarako postontziak izango dira. Eta, azkenik, gurago dauenarentzat, online botoa emoteko aukera dago, www.mungia.eus helbidearen bidez.