Mungiako Udalak gogorarazoten dau derrigorrezkoa dala txakurrak mikrotxip bidez identifikatuta izatea
Mungiako Udaletik txakurren jabeei gogorarazoten deutsuegu derrigorrezkoa dala txakurrak mikrotxip bidez identifikatuta izatea, animaliei ezer gertatu ezkero, hauek arazo barik aurkitu ahal izateko.
Txakurra maskota bezala izateak erantzukizun eta konpromiso handia dauka: berau zaindu, txertatu eta elikatzeaz ganera, behar bezala identifikatuta bere egon behar dau, jabe guztiek bete beharreko araua da hori. Mikrotxip-ak txakurraren eta bere jabearen identifikazinoa bermatzen dau, kasurako, animalia galtzen bada, lapurketa edo itxikeria kasuetan. Horren ganera, gure maskotaren osasun-kontrola bere era egokian burutu ahal izango dogu.
Txip elektroniko hau albaitari ofizial, foral edo udalerriko batek edo horretarako gaitutako eta AIEOn (EAEko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorra) agertzen dan albaitari pribatu batek jarri beharko deutsa txakurrari. Horretarako epea hau izango da: txakurra jaio edo hartzen danetik, hilabeteko epearen barruan. Era berean, txakurraren jabe aldaketa, bizileku aldaketa, galera, lapurketa eta abar, AIEO Animalien Identifikazio-Erregistroan jakinarazi beharko dira, 101/2004 Dekretua, ekainaren 1ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzkoan zehazten diren epeen barruan, hain zuzen bere.
Hori dala-eta, Animaliak babesteko Legearen arabera, administrazino arloko arau-hausterik ez egiteko:
Identifikatu zure txakurra!